lunes, 13 de abril de 2015

TRAIL DE LOS PASTORES DE PORTUDERA

Asteburuan gure taldeko lau mendi lasterkarik zita izan zuten Asturiaseko Arenas de Cabraleseko herrian. Trail de los Pastoresen bigarren edizioa ospatzen zen. Mendi lasterketen munduan famatuak dira Picos de Europako mendietan ospatzen diren lasterketak. Bertako mendietako desnibelak ikaragarriak direlako eta teknikoki ere zailak.



Larunbatean Ioritz Goenagaren txanda zen Subisomaseko Bertikalean. Azkoitiarrak 2,8km-ko eta +1050m zituen ibilbidea zuen aurrean eta  tartean Cabralesen hain famatua den Canal de Somas delakoa igo behar zuen. 47 minutuko   borroka gogor baten ostean 10. postu bikaina lortu zuen.

Igandean Joseba Diaz, Egoitz Arrutik eta Josu Larrañagak, 26km eta +2600m zituen ibilbide gogorra bete behar zuten. Ez dira ezagutzen distantzia horretan desnibel hori duten lasterketa askorik. Hori nahikoa ez eta lasterketa hau famatua egiten duen jaitsiera tente eta teknikoari ere aurre egin behar izango zioten.  


Josebak 4h 20min denbora behar izan zuen ibilbidea burutzeko, Egoitz eta Josu 4h 40min eta gero elkarrekin sartu ziren Cabraleseko helmugara. Leher eginda  heldu ziren hirurak helmuga marrara, eta horrelako gogortasuna sekula ikusi ez zutela aipatzen zuten.







SEGI HORRELA ETA EUTSI GOGOR HURRENGO ZITEI!!!


No hay comentarios: