martes, 28 de abril de 2015

Asteburu mugitua


Mendia maite dugunok sarri amestu izan dugu Nepal aldera bidaiatzea, mendiez gain lurralde hartaz irakurri eta ikusi dugunak erakartzen gaituelako. Une latz hauetan besarkada bat bidali nahi genuke bertara.



Apirileko azkenengo  asteburuan XEYEko lasterkari ugari izan ziren mendian lasterka. Ez da harritzekoa kontuan hartzen badugu asteburu honetan Azkoitin, Izarraitzko Mendi Lasterketako edizio  berri bat ospatu dela, eta gure taldekideek ez zuten galdu nahi. Lasterketa larunbat arratsaldean zen. Hau baina lehenago, Jokin Lete azkoitiarrak Arabako mendietan zuen mendiko lasterketetan debuta, Hiru Gaztelu Mendi Lasterketan hain zuzen. 16km eta +600m zituen lasterketak. 15. Postuan sailkatu zen debut polit bat eginez.




Arratsaldean taldekide ugari ziren Azkoitiko kaleetan Izarraitzko maldetan zuten guztia emateko prest. Aurrean ibilbide gogorra(20km +1400m) eta eguraldi beroa. Ibilbidean zehar jende ugari animoak ematen eta irteera marran 200 lasterkari baina gehiago. Gure taldekideetatik ibilbidea lehen burutu zuena Joseba Ortega izan zen 2h 14min denborarekin, sasoiko dagoela erakutsiz. Minutu bat beranduago Joseba Diaz azkoitiar gaztea heldu zen lasterketa polita eginez. Hauen atzetik Egoitz Arruti eta Andoni Sudupe iritsi ziren Plaza Berrin zegoen helmugara 2h27min eta gero. Ez ziren urruti Josu Larrañaga (2h29min) Euskalraid lasterketan lagun izango duen Unai Albizurirekin,  hauen atzetik Asier Aizpuru 2h30min denbora eginez. Jose Antonio Zulaikak ere ez zuen lasterketa galdu nahi eta 3h08min burutu zuen ibilbidea arazo fisiko batzuk tartean, balentria galanta berarena eta mendian ibiltzen dakiela erakutsiz. Taldetik lasterketako antolatzaileak eta bolondresak zoriondu eta gure esker ona eman nahi diegu, beraien lan bikainarengatik. 


No hay comentarios: