Ondo merezitako oporralditxo baten ostean, hemen gara berriro!!! Praka motzak eta zapatilak jantzi eta denboraldi berriari ilusioz begiratzen diogu. Taldekideen artean ametsak ugari izango dira, batzuk beren denboak hobetzea, beste batzuk lasterketaren bat amaitzea, zenbaitek besterik gabe entrenatzea eta forma fisiko on bat lortzea.. Baina gehinon buruetan ahaztu ezinezko helburu bat egongo da, korrika eginez ongi pasatzea, horretan laguntzeko dago taldea. Denon artean lortuko ditugu gure nahiak, entrenatuz, sakrifikatuz, sufrituz, errespetatuz, barre batzuk eginez eta zergaitik ez, dibertituz.
Adorea, kemena eta indarra izan dezazuela nahi duzuena lortzerako bidean!!!
1 comentario:
Alpergura ematen zidan orain berriz korrika hasteak, baina textu hau irakutzeaz bat piztu zaizkit griñak!!
Eskerrik asko idazle misteriotxua!!
Publicar un comentario