Bete beteko
asteburua izan du oraingoan ere taldeak eta ondorengo hitzetan bizitako momentu
gozoak azalduko ditugu. Batzuk Caceresen Espainiako taldekako txapelketan,
beste batzuk pistan eta baita ere Xoxoteko bertikalean.
Martxoan
sartzearekin batera gure hainbat taldekidek mendi lasterketen denboraldi
berriari hasiera eman zioten. Azkenengo urte hauetan bezala zita Azpeitian izan
da, Xoxote mendiaren magalean ospatu den Zuzenien bertikalaren beste edizio
baten, aurtengoarekin iada zazpigarren edizioa izan da, lan bikaina egiten ari
diren seinale.
Aurtengo edizioak bi nobedade nagusi zituen, batetik Euskal
Herriko bertikaletako txapeldun berriak erabakiko zituen kategoria ezberdinetan.
Bestetik, ibilbide berria. Lasterketa frontoi txiki parean hasi eta San
Inazioan bukatzen zen, aurreko urtetakoa baino distantzia luzeagoarekin, 3300m
eta +825m desnibelari egin beharko zioten aurre, izena emanda zuten 209 parte
hartzaileek. Horretaz gain, aipatzekoa aurreko egunetan egin zituen euri jasen
ondorioz ibilbidean zehar pilatutako lokatza izugarria izan zela eta honek,
lasterkarian lanak oraindik eta gehiago gogortu zuela. Gure taldetik lau
ordezkari izan genituen. Laxa, Joseba Ortega, Ioritz Goenaga eta Josu
Larrañaga.
Lehenengoak, izugarrizko
lasterketa egin ondoren sailkapen orokorrean 4. Postua lortu zuen 35:45
denborarekin. Benetan goraipatzekoa Laxak egindako lana, kontuan hartuta
probako parte hartzaileen artean zegoen maila oso handia zela. Urteak joan
urtea etorri lasterketa honetan lan bikaina egiten du azpeitiarrak.
Joseba Ortegarena
ere ez zen lehenengo urtea lasterketa honetan eta 44:45 denborarekin iritsi zen San Inaziora
ibilbideko lokatzei eta gogortasunei aurre egin ostean, lasterketa polita
berarena.
Ioritz Goenagari
dagokionez, aipatzekoa da aurtengoa bere 6. agerraldia izan dela Zuzenien
proban, edizio baten ezik beste guztietan izan dugu azkoitiarra. Aurreko urtean
izugarrizko lasterketa egin ondoren, aurten ez zetorren bere onenean baina ala
ere, beste behin erakutsi du bertikaletan zer esana eman dezakeela eta 42:16
denbora aipagarria egin zuen.
Eta gure beste
taldekidea Iosu Larrañaga. Nahiz eta lasterketa luzeagoetan moldatzen den
egokien, ez zuen hutsik egin herrian zuen zitarekin. Oso ondo ari da
entrenatzen eta pena pixka bat bazuen, emaitza hobeagoa egiteko prestatuta
baidago, dudarik gabe. Lasai, Josu, urrengoan zure maila erakutsiko duzula!
Xoxote alde batera
utzi eta orain taldekide batek Caceres aldean bizitakoa nolakoa izan zen
kontatuko dugu, aupa mutilak!!
"Ederra izan da aste bukaera
honetan izan dugun talde giroa Caceresko Espainiako Kluben txapelketan. Ederto
pasatu dugu bai lagun giroan eta baita ikusi eta bizitako esperientzia honetan.
Denontzat izan zen esperientzia bat eta
gaineratu beharra dut gutako batentzat,
Amets Aramberrirentzat, lehenengo bizipena izan zela eta ez zuen gero
estreinaldi txarra egin erdialdean sailkatu baitzen bere lehenengo Espainiako
txapelketan. Puntuak irabazteko garrantzitsua izan zen bere postua, taldeka 25
garren postuan sailkatu baikinen 51 parte hartzaileetatik, aurreko urteko gure
taldeko juniorretako postua baino 2 postu atzerago, postu ona da mailal handiko
lehiaketa bat izan zelako. Postu honen zergatia erregulartasuna izan zen,
lehenengo lau taldekideok antzera amaitu baikenuen. Zirkuituari dagokionez,
espero genuen bezala, zirkuitu lehorra eta aldapa handirik gabekoa zen baina
hala ere latza egin zitzaigun.
Bestalde, lehiaketatik
aratagokoa ere esperientzia ederra izan zen; barre algarak ederrak bota
genituen batzuen kontura. Turismo pixkat ere egin genuen Caceresko alde
zaharreko kaleetan zehar; egia esan, lehiaketako zirkuitua ezik, beste guztia
hoteletik oso gertu zegoen, hiriaren erdialdean baitzegoen hotela. Joaneko bidaia
eta etorriko bidaiak ondo joan ziren gure furgonetako Joseba txoferraren eta
Vanessa kopilotuen lanarengatik. “
Meritu itzela dute gurea bezelako herri
txiki bat ordezkatzea Espainiako punta batean. Zorionak!!
Donostiko pista estalian ere, nola ez, han izan ginen. Oraingoan,Jone
Zabaleta,Naiara Perez,Berezi Amubieta eta Yania Tena izan genituen pistako
probetan parte hartzen eta etxera itzuli ziren emaitz bikainekin.
Larunbatean, Jonek
1500m-tan hartu zuen parte oso emaitz
ona lortuz 4:48s , igandean berriz 800m-tan irten zen denbora bikaina eginez
2:22:46s , gainera ,parte hartu zuen bi egun horietan podiumera igotzen amaitu
zuen!! Gogor dabil pistan eta krossetan , ikusten da zenbat lan egiten duen
neska honek!!
Yania ere Jonekin
egon zen bi egun haietan, baina honek larunbatean 400m-tan hartu zuen parte
eta 1.06.07s-rekin bere denbora hobetu
zuen. Igandean ordea, 200m egin zituen taldeko beste bi
neskekin, honetan ere hobetu du 28.43s -rekin. Krossak alde batera utziz ,
pistan konzentratzen ari da emaitz onak lor ahal izateko!!
Igandean ere ,
Naiara eta Berezi izan genituen
200m-tan. Naiarak larunbatean ere 60m egitera joan zen belodromora, bere
emaitza 8.75s-koa izan zen.Igandean bere denbora onena lortu zuen 28.54s
eginez, aurrekoan deskalifakatu egin
baitzuten , eta ezin izan zioten emaitz konkretu bat jarri.
Berezik aldiz
29.86s egin zituen bere indar guztiak jarriz atzenengo momentura arte.
Oso ondo neskak!!
Eta horrela pasa
izan zuten neskak aurreko asteburua , emaitz bikainak lortuz eta gero eta maila
hobeagoa erakutsiz!!
A ze asteburua!! Bete betea eta emaitz bikainez
borobilduta. Segi dezazuen guztiok horrelaxe lanean!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario