miércoles, 25 de febrero de 2015

Asteburu bikaina taldearena!

Beste behin asteburu bikain bat  bizi izan du gure taldeak, arrakastaz beterikoa. Alde batetik Donostian Euskadiko pista estaliko jubenil eta juniorren txapelketa zen. Oraingo honetan 3 taldekide izan genituen, Yania Tena, Jon Perez eta Jone Zabaleta.

Jon Perezek 1.500mtan irten zen, oraingo honetan 800mtakoa alde batera utzita. Oraingoan denborak alde batera utzi eta titulua zuen begiz jota. Hutsik egiten ez duen mutila da eta oraingo honetan ere txapeldun izan genuen. 4’14’’ behar izan zuen proba irabazteko. Erraz esaten da, baina beste txapel bat etxerako!Jonen hitzetan “Lasterketan zehar asko disfrutatu dut, komeni zitzaidan moduan joan da lasterketa osoa eta oso pozik nago titulu berriarekin”. Hurrengo helburuak krossean ditu ordea, datorren igandean taldekako espainiako txapelketa izango dute eta banakakoan ere lan polita egitea espero du.

Yania Tenak 400mtan parte hartu zuen. Ez zuen bere denborarik onena egin baina gustura egindako esfortzuarekin. 1’06’’ bere denbora. Krossetan ez dugu asko ikusi, baina orain dela bere ordua dio bere entrenatzaileak. Pistan emango du zeresana gure azpeitiarrak.

Eta azkenin Jone Zabaletak 800m-ak egin zituen. Beno, egin eta irabazi. Honentzat ere Euskadiko beste txapel bat etxerako. 2’21’’ denborarekin nahiko erraz gailendu zen. Nahiz eta pistan buru belarri sartuko den, Espainiako kross txapelketara joango da eta ziur gaude bere maila bikain hori erakutsiko duela.



Eta dena ez denez pista, bakarren bat krossean izan genuen. Igandean Ordiziko krosean Jokin Lete taldekidea izan genuen. Azken aldian honen gorakada nabarmena da eta argi mutil honekin aurrerantzean. Lasterketa zoragarri baten ostean lasterketa irabaztea lortu baitzuen!! Aurrerantzean aurkariek beste begi batzuekin begiratuko diote. Zorionak Jokin!!
Eta azkenik beste hiru taldekide Zumaian izan genituen, bertako lasterketa herrikoian parte hartzen. Agustin Ruizek lasterketa borobila egin zuen eta 7. Postuan sartu zen 10km pasatxoko ibilbidean. Lander Zabala etzen urruti, 17. lortu zuen zestoarrak. Eta taldea itxiz Gorka Malo 32. postuan.


Horrelaba, beste horrelako asteburu baten zain geratzen gara. Gogoratu, datorren igandean Caceresen izango ditugula gure junior mutilak, taldea ordezkatzen Espainiako taldekako txapelketan. 

No hay comentarios: