Aurreko astean hainbat taldekidek eman bazioten hasiera mendi lasterketen
denboraldi berriari, aste honetan Joseba Diaz azkoitiarraren txanda izan da.
Arnedoko mendi lasterketarekin emango zion hasiera.
Trail Arnedo 26km eta +1050m dituen lasterketa da. Ibilbidearen zati
handiena malda handirik ez duten pista zabaletan barrena da, hori dela eta
Josebaren ezaugarrietara ondo egokitzen den ibilbidea dela esan dezakegu,
azkarra baita da oso azkoitiar gaztea.
Aipatzekoa baita ere probak ematen dituen sari ekonomikoak direla eta,
bertaratzen den lasterkarien maila oso handia izaten dela. Aurtengoan besteak
beste, Luis Alberto Hernando edota Euskadiko selekzioko hainbat kide genituen.
Nesketan ere Ohiana Kortazar eta Maite Maiora ere irteera marran ziren.
Espero zen bezala lasterketa hasierako erritmoa oso azkarra izan zen.
Ibilbidearen lehenengo erdia goraka zen, eta bertan, Josebak atzetik aurrerako
lasterketa eginez, ibilbideko partzialik gogorrenean 4. Denbora onena egitea
lortu zuen. Ordekan azkarra izateaz gain maldan gora ere maila handia duela
erakutsi zuen.
Maldan beherako zatia ziztu bizian egin eta gero, 5. Postuan sartu zen
Arnedoko helmugan 2:05 denbora harrigarriarekin. Bere inguruko guztiak gara
Josebak duen mailaren jakitun, baina igandean beste behin harrituta utzi
gintuen lasterkari gazteak. Indartsu dator aurtengoan eta ziur bere maila
erakutsiko duela bere aurtengo helburuetan: Trail de los Pastores edota
Euskaltrails-en besteak beste.
ZORIONAK JOSEBA! SEGI HORRELA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario