Asteburu honetan denboraldiko lau taldekideen helburu
nagusietako baten txanda zen, Euskaltrails. Euskaltrails Baigorriko herrian
ospatzen diren 3 lasterketak osatzen dute. Lasterkari ugari biltzen ditu urtero
mendi lasterketen festa honek, bertan izan zen besteak beste Imanol Aleson azkoitiarra 130km-ko proban parte hartzen eta meritu handiko 6. postua lortzen. Kasu honetan gure lau taldekideek 2x25km +1250m
modalitatean irten ziren, Trail Gourmand delakoan, beste 448 bikoterekin batera. Bikoteka izaten da, eta bi etapa, ostiral eta
larunbatean biak 25km eta +1250m. Bikote bat Joseba Diaz eta Egoitz Arrutik
osatzen zuten eta bestea Josu Larrañaga eta Unai Albizurik.
Lehenengo egunean eta borroka gogor batean ostean Joseba
Diaz eta Egoitz Arrutik 3. Sailkatzea lortu zuten, bikote asko sartu ziren podium
eta garaipenerako aukerekin, honek hurrengo egunean lehia estua izango zela erakutsiz. Josu Larrañaga eta
Unai Albizurik atzetik aurrerako lasterketa eginez 9. Postu bikaina lortuko
zuten.
Bigarren egunean espero bezala lasterketa hasiera oso
bizia izan zen. Lasterketaren erdialdean Joseba eta Egoitz aurreko eguneko
irabazleekin lasterketa buruan zijoaztela, bikote frantziarreko kide batek
izugarrizko erorikoa izan eta ligamentuak hautsita erretiratu beharrean izan
ziren. Ordundik aurrera Joseba eta Egoitzek jarritako erritmo azkarrari ezin
izan zion inork jarraitu eta alde handiarekin sartu ziren helmugan. Horrela
etapa irabazteaz gain, sailkapen orokorreko txapeldun bilakatuz. Josuk eta Unaik
bigarren egunean ere atzetik aurrerako lasterketa indartsua eginez etapako 9.
Postua lortu eta sailkapeneko 8. Postua erdietsi zuten, horretaz gain 23 urtez
azpiko sailkapeneko irabazleak izan ziren azpeitiar gazteak.
Asteburu benetan bikaina. XEYE tik errekuperazio azkar
bat opa eta animoak bidaltzen dizkiogu eroriko larria izan zuen korrikalariari. Bestalde, benetan eskerrak eman nahi genizkieke lasterketa hau posible egin duten guztiei, izugarrizko antolakuntza ona izateaz gain, jaso dugun arreta txunditzekoa izan da, azkarregi pasa zaigu denbora eta jada itzultzeko gogoz gaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario