martes, 17 de febrero de 2015

Euskadiko kros txapelketa

Pasa den igandean denboraldiko zitarik garrantzitsuenetakoa izan genuen, Euskadiko kross txapelketa hain zuzen ere. Taldean aparteko ilusioa sortzen du egun honek, eta etxetik gertu izateak motibazioa haunditu besterik ez da egiten. 

Honako hotenan, Elgoibarko kross istorikoan egin zen txapelketa eta ez zuten lokatza eta aldapa faltarik izan, benetako kross batek behar duena alegia.

Espainiako txapelketetara joateko txartelak zeuden jokoan, bai banakakoak eta baita taldeka ere. Eta taldekieak gogor saiatu ziren sailkatzeko aukerak izateko.

Gure lehen ordezkariak junior mutilak izan ziren. Talde sendoa aurkeztu genuen oraingoan, 6 korrikalari bikainez osatua. Eta debutari bat ere izan genuen taldean, Amets Aranberri. Bere lehenengo krossa izateko primeran aritu zen lokatz artean. Aipatzekoa beste behin Jon Perezen lana, 2. Postua lortu bai zuen eta horrekin batera Espainiako txapelketara joango da Euskadiko selekzioarekin. Aitor Madrazok ere lasterketa zoragarri bat egin ostean 5. Sailkatu zen eta Jonekin batera joango da selekzioarekin. Eta nola ez, taldeka aurrena gelditu zirenez, Caceresen ordezkatuko dute gure taldea. Zorionak mutilak.

SAILKAPENAK:

2. JON PEREZ
5. AITOR MADRAZO
10. MARTIN LARRAÑAGA
12. AMETS ARANBERRI
14. ARITZ ZUBIZARRETA
17. YUREK IBARGUREN

Ondoren jubenil eta junior nesken ordua iritsi zen. Nahiz eta erraza ez izan, bi kategoriatan taldea osatzea lortu genuen, garbi gera dadin taldean zer nolako garrantzia duten gure neskek. Beste behin, Jone Zabaletak podiuma zapaldu zuen, oraingo honetan 2. Postua. Eta hau ere Euskadiko selekzioa ordezkatuz joango da Espainiako txapelketera. Zorionak Jone!!Taldezka berriz 4. Postua lortu zuten.  Horrela gelditu ziren gure taldekideak:

2. JONE ZABALETA
32. LEIRE BERISTAIN
34. SARA ARRIETA
36 LEIRE LARRAÑAGA
 
Junior nesketan ere beste 3 taldekide izan genituen. Beraien honena eman eta taldezka 4. egin zuten hauek ere! Sailkapenak:

13. AINHOA CONDE
21. AIORA ALTUNA
22. CECILIA MADRID

Eta azkenik gure senior mutillen ordua iritsi zen. Hemen ere ohikoak ditugu gure taldekideak eta nahiz eta maila haundia zegoen lan bikaina egin zuten. Taldezka 13. Postuan amaitu zuten.

18.PEDRO MUÑOZ
72. AGUSTIN RUIZ
85. AITOR SOTIL
102. ASIER AIZPURU





Horrelaba, emendik aurrera pixkanaka pistaren ordua izango da eta ziur gaude gure taldekideak hor izango direla beraien markarik onenak egiteko prest!

No hay comentarios: