San Silbestre lasterkaren balorazioak egiteko garaia iritsi zaigu. Aurtengoan berrikuntza asko jarri nahi izan ditugu martxan, eta geure beldurrak genituen gertatuko zenaren inguruan.
Patinen lasterketa oso emankorra izan zen guretzat, asko dugu ikasteko modu honetako lasterketak egokiago antolatzeko, eta espero dugu aurrerantzean indarra hartzen joango den lasterketa izatea. Dena ongi bada, hurrengo urtean ere gurekin izango ditugu patinatzaileak!!
Proba herrikoiagoa egin nahi izan dugu, alde honetatik, eginiko bidearekin oso harro gaude. Parte hartzaile kopuruak nabarmen egin du gora aurtengoan, honek arazoren bat ere sortu digu antolakuntza aldetik. Dorsalik gabe geratu ginen eta kamisetak ere agortu ziren, gure aurreikuspen guztiak gaindituz. Bestalde, lasterketaren kalitatea mantentze aldera, hausnartu beharko dugu merezi ote duen parte hartzaile kopurua igotzea.
Bestetik, gure Facebook kontuan, probako milla argazkitik gora zintzilikatu ditugu, saiatu zaite zurea aurkitzen!!
Antolakuntzatik, eskerrak eman nahi genizkieke, Urola kostako hitzakoiei eta Azpeitiko udalari gurekin batera antolaketan egin duten lanagatik.
Baita ere, laguntza eman diguten eta babestu gaituzten, enpresa eta dendei eskertu beraingandik jaso dugun oro. Juantxo Txiki, ISB taberna, Mikel Uria Jatetxea, Joseba jatetxea, Eroski, Aitzaki Kirolak, Plaza Berri Sport, Odriozola Harategia, Landeta Burdingintza, Zabale eraikuntzak...
Azpimarratu nahi genuke gure basbele nagusia den Uria Sukaldeak, eskerrik asko hor egoteagatik.
Azkenik, sarritan ahazten diren eta ezinbestekoak diren taldekide batzuekin gogoratu nahi genuke, denen lana izugarria izan da. Besarkada berezi bat eman nahi genieke bereziki, lasterketan ertetzeari uko egin eta lanean egon ziren zenbait kideri, aupa zuek!!
Amaitzeko, Azpeitiko San Silbestrearen inguruko edozein balorazio edo aportazio egitea nahi izanez gero, esan prest gaudela entzuteko eta beharrezkoa balitz, autokritika egiteko ere. Segi ezazue korri egiten eta ikusiko gara, han ez bada hemen!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario