lunes, 12 de enero de 2015

Lasarteko kross internazionala

Urtarrilak xarma berezi bat izaten du kross munduan. Euskal Herriko krossik garrantzitsu eta famatuenak bertan izaten bai dira. Lehengo astean Zornotzan izan ginen eta joan den igandea Lasarteko kross internazionalean izan genituen gure hainbat taldekide.

60 bat lagun joan ginen Azkoitia eta Azpeitiatik autobusean sartuta, batzuk lehiatzera eta beste hainbat animatzera. Talde giro bikainean.


Beste krosetan baino parte hartze txikiagoa izan zuen gure taldeak. Batzuk gaixo eta beste batzuk lesionatuta. Hala ere, beti bezala bikain aritu ziren neska mutilak.

Lehenengo lasterketan junior mutilak izan genituen lehian. Ohi baino taldekide gutxiago izan genituen. Ikram Ashar 4. postu on batean sartu zen. Honen atzetik, Aritz Zubizarreta 10. eta Josu Joaristi 12.

Ondoren jubenil eta junior neskan ordua iritsi zen. Zer esan hauetaz.        
Jone Zabaleta berriro ere podiumeko lehenengo koxkara igo zen lasterketa bikain bat egin ostean. Geizki ohitzen ari gara neska hauekin! Talde lan bikaina osatuz Leire Beristain 16. eta Sara Arrieta 18. postuetan sartu ziren.

Junior nesketaan ere berdin, a ze pozak ematen dizkiguten! Ainhoa Condek ere podiumari gustua artu eta beste hirugarren postu bikain batekin itzuli zen etxera. Aiora Altuna ere etzen atzean gelditu eta 7. postua lortu zuen berak ere.

Absoluto nesketan aurten badugu taldekide lehiakor bat eta ez zuen Lasarteko zita galtzerik nahi. Horrela, Naiara Perezek 18. postuan amaitu zuen lan on bat egin ostean.

Mutiletan berriz 3 taldekide izan genituen. Andoni Sudupe izan zen lehen taldekidea helmugaratzen, 40. postuan. Honen atzetik Agustin Ruiz eta Asier Aizpuru sartu ziren 47 eta 54 postuetan.


Taldeak ez du hutsik egiten eta zorionak taldekide guzti guztiei, bai dortsala jantzi zutenei eta baita animatzera joan ziren guztiei ere!!

Hurrengo zita, datorren astebukaeran izango da, pista estalian. Atletismoak ez du jairik!

No hay comentarios: