jueves, 8 de enero de 2015

Zornotzako Krossa

Urtero legez, urteko lehenengo krossa Zornotzan izan genuen. Eta holako maila duen kross bat nola galduko zuten ba Xeyeko korrikalariek. Oraingo honetan ere ez zuten hutsik egin.

Hiru partaide izan genituen. Jokin Letek aspaldiko partez dortsal bat jantzi zuen kross batean, bere dohaiak erakusteko asmoz. Bestalde debutari bat izan genuen krossean, Josu Larrañaga azpeitiarra. Sekula krossik egin gabea, probatzeko gogoz zen. Eta azkenik Joseba Diaz, taldean etorkizun handienetakoa duen mutila.

Jokinek eta Josuk kross herrikoian hartu zuten parte, 4,7km ain zuzen. Irteera bizia egin zuten biek ere eta Jokinek 17. postu on batean amaitu zuen. Bueltan dugu mutila!!. Josu Larrañagak bere esperientzia ezak tratu txarra pasa arazi zion eta ala ere 41. postuan sartu zen. Hurrengoan seguru bere maila


erakutsiko duela!!

Eta zer esan Josebagatik. Bere aurrenengo urtea du promesetan eta horrek ekartzen du espezialista onenekin lehian aritu beharra. Bere kalitatea eta dohaiak erakutsi zituen eta 50. postu bikainea amaitu zuen. A ze lasterketa! Zorionak hiruroi!

Krossen denboraldia oraintxe dugu puri purian eta gure atletak hor izango dira beraien onenak emateko prest. Hurrengo zita datorren igandean Lasarteko krossa!!

No hay comentarios: