martes, 28 de mayo de 2013

Euskadi eta Espainiako txapelketak

Pasa den astebukaeran, Euskadiko junior eta jubenil mailako aire libreko txapelketak izan dira Anoetako pistan. Bertan parte hartu dute hiru taldekidek, beste behin maila oso ona emanez.

100 metrotan Mutilak:

Aitor Madrazo  12.38 ( ez zen finalerako sailkatu)

800 metrotan Mutilak:

4. Aitor Madrazo   2:08.95

1500 metrotan Mutilak:

2. Jon Perez           4:24.44
3. Yurek Ibarguren   4:35.33


Bestalde, Malagan Espainiako kadete mailako selekziokako txapelketak lehiatu zituzten, gure taldetik Jone Zabaleta izan genuen bertan Euskadiko selekzioarekin. Joateko aukera izateak soilik meritu itzela du, eta gainera emaitza bikaina lortu zuen Jonek, bere denbora pertsonala hobetuz. Selekzioka ere 6. postua lortu zuten.

1000 metrotan Neskak

7. Jone Zabaleta 3:05.72



Azkenik, aipatu Zegama Aizkorri Juniorrean, Asier Aizpuru taldekideak hartu zuela parte, 10km mendia barrena egin ostean 19 garren postuan iritsi zen helmugara 58:33-ko denborarekin.




No hay comentarios: