lunes, 1 de febrero de 2016

Gipuzkoako pista estaliko txapelketaren bigarren jardunaldia

Urtarrilak 30, Larunbata; Kadeteen, Jubenilen eta Juniorren Gipuzkoako pista estaliko txapelketaren bigarren jardunaldia Donostiako belodromoan. Nola ez, Xeye AT. taldea bertan zen goiz eder bat igarotzeko asmoz eta etxera esku hutsik ez itzultzeko intentzioarekin. Jubeniletako 400m-ko proban Aintzel Bereziartuak hartu zuen parte. Ez zen bere egunik onena izan, ( 56"22) baina hala ere sailkapen nagusian 6º postuan kokatzea lortu zuen. Ondoren Aitor Zubillagaren txanda izan zen 60m-ko proban. Lesio batetik etorri berria, aktuazio txukuna egin zuen (7"43) eta 4º postuarekin konformatu beharra izan zuen. Eguna amaitzeko, Nagore Odriozola Infantila, Kadeteekin lehiatu zen 60m-ko proban zerbait handia lortzeko gogoz. Bere seriean erraz menperatu zituen Kadeteak eta sailkapen nagusian 7º postuan amaitu zuen. Ezin izan dugu asteburu honetan, baina ziur gaude hurrengoan zoria gure alde egongo dela.








No hay comentarios: