miércoles, 27 de enero de 2016

Diskoa eta Altuera jauzia

Oso zaila da baliabide gutxirekin, atletismoaren zenbait modalitate lantzea. Demagun, futbolean baloirik gabe edo saskibaloian saskirik gabe entrenatzearen parekoa dela, gurean jauziak eta jaurtiketak probatzea. Honen aurrean, imaginazioa eta gogoa jartzen ditugu. Horren adibide dira, astebukaera honetan lorturiko emaitzak, beste behin harriturik gelditzen gara zenbait atletetikin, eta horrek ematen digu indarra lanean jarraitzeko.


Larunbatean, Donostiako belodromoan, urteko aurreneko konpetizioa izan zuen Naroa Muñozek altuera jauzian, bertan 1´41m saltatzea lortu zuen, honela marka pertsonala hobetuz.


Igandean, Tolosako Berazubin, Ekain Uzkudunek disko jaurtiketako aurreneko konpetizioa izan zuen, bertan 31´14m botatzea lortu zuen bere jaurtiketarik onenean.


Apurka apurka, gorago goaz eta urrutirago, ametsak betez.

No hay comentarios: