Gipuzkoako eskolarteko aire libreko txapelketak lehiatu berri dira. Hiru igande goizetan jarraian, Irunen aurrena, Eibarren ondoren eta Arrasaten azkenik, gipuzkoa guztiko hainbat eta hainbat alebin eta infantil elkartu dira, heuren entrenatzaile, taldeetako arduradun, guraso, lagun, epaile edo besterik gabe, atletismo zaleekin. Orain dela urte gutxi, oroitzen naiz igande goiz batez, haur bakarrarekin etorri nintzela Arrasatera, 60 metrotan parte hartu zuen, aurreneko aldia zuen irteerako tako batzuk ikusten zituela.
Aurten 16 haur edo gaztetxo izan dira hiru jardunaldietan zehar parte hartu dutenak. Aurten, besteak beste, disko jaurtiketa, xabalina jaurtiketa, pisu jaurtiketa, altuera jauzia, hesiak, abiadurako proba gehienetan eta noski, proba luzeetan lehiatu dira. Emaitzei dagokionez, hiru brontzezko domina kolkoratu dituzte, hiru laugarren postu eta ia denek beraien markarik onenak lortu dituzte. Apurka apurka, behetik gora goazela ematen du, esparru ezberdinetara zabalduz eta lan asko eginez. Ez da erraza pistarik gabe, nahi bezala entrenatu ahal izatea, aurten Tolosara, Arrasatera eta Irunera joan gara, gutxieneko markak egitera eta jolasaren bidez garatzen duguna, nola bait esateko, atletismo molde baten isladatzera. Eskerrak eman nahi genizkieke Tolosa CF, BAT bidasoa eta Arrasateko atletismo taldekoei eman dizkiguten erreztasunengatik, eta eskainitako laguntza guztiagatik. Baita eskertu bereziki Odei Lopezi une oro eskainitako laguntza teknikoarengaitik.
Dominak:
Pisu jaurtiketa infantil mutilak.
2000 metro alebin neskak.
1000 metro alebin neskak
Laugarren postuak:
Altuera jauzia infantil neskak
Disko jaurtiketa infantil mutilak
500 metro alebin neskak
Aurrerantzearen ere, hazten jarraitzea nahiko genuke, hainbeste atsegin dugun kirol hau zabalduz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario