lunes, 11 de mayo de 2015

DEFI DU PETIT TRAIN ETA ERLAITZ AIAKO HARRIAK



Udaberrian egotearekin batera  mendiko lasterketak ere loraldi betean ditugu. Garai honetan astebururo eta non nahi topatzen ditugu lasterketa hauek. Asteburu honetan hasiera ema zitzaion Euskal Herriko Mendi Federazioak antolatzen duen Euskal Kopari bi modalitate ezberdinetan, lasterketetan eta bertikaletan hain zuzen.

Larunbat arratsaldean bertikalen kopari eman zitzaion hasieran iparraldeko La Rhune mendiaren malda gogorretan, Defi du Petit Train izeneko lasterketan. Bertan, taldeko Ioritz Goenaga azkoitiarra izan genuen, Ioritzek 4km eta +800m  ibilbidea zuen aurretik. 38min 48segunduko denborarekin eta 44. Postuan heldu zen gora. Lan bikaina azkoitiarrak egindakoa, kontutan hartuta irteera marran zegoen lasterkarien maila ikaragarria izan zela.

Igandean berriz, Erlaitzeko mendi lasterketa ezaguna genuen. Eta nola ez, taldea bertan izan zen, Josu Larrañagak irten baitzuen. 22km-ko luzera zuena, Aiako harrietan barrena ibili ziren korrikalariak, Irumugarrietako gaina puntu garaiena zutelarik. Eta lasterketa bikain batekin,hasiera bikaina eman dio Euskal kopari, 3. Postua lortu baitzuen 23 urtez azpiko kategorian. Zorionak Josu!!


Mendian izango duten hurrengo zita, Euskal trail lasterketan izango da. Binaka egiten den bi eguneko proba, Iparraldean. Hainbat taldekide bertan izango dira. 

No hay comentarios: