Maiatzaren erdira iritsi
gara dagoeneko, eta Xeye taldeko kideek ez dute hutsik egiten pistako probetan.
Pasa den astean, maiatzaren 13an Tolosan izan ziren eta ostiralean, maiatzaren
15ean, Durangon.
Tolosan Pedro Muñoz,
Jokin Lete, Ainhoa Conde eta Jone Zabaletak hartu zuten parte. Pedro Muñozek
lehenik 800 metro egin zituen, izugarrizko nibela erakutsiz beste behin ere,
2:03:23ko kronoa markatuz; hori gutxi balitz, gero Jokin Leteri erbi lanak egin
zizkion, 3.000 metrotan. Nahi zuen helburua lortuz, 9:43:56ko kronoa markatu
zuen Jokin Letek, sasoi betean dagoela erakutsiz.
Bestalde, taldeko bi neskek,
800 metrotan hartu zuten parte. Ainhoa Condek 2:36:84tan geratu zuen kronoa eta
Jone Zabaletak 2:22:16ko denbora lortu zuen, Espainiako aire libreko
txapelketara joateko gutxieneko denbora lortuaz.
Ostiralean, Durangon,
Agustin Ruiz eta Pedro Muñoz izan genituen, 3.000 metroko proban parte hartzeko
asmotan berriz ere, Pedrok erbi lanak eginez 9:24:33ko denbora lortu zuen
Agustinek.
Zorionak taldekideei eta
zorterik onena pistako gainontzeko probetan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario