lunes, 15 de diciembre de 2014

GIPUZKOAKO KROSS TXAPELKETA, ARRATE

Joan de igandea beste zita garrantzitsu bat izan genuen atletismoarekin. Oraingo honetan Gipuzkoako txapelak zeuden jokoan Arrateko krossean.

Bagenekien taldea bikain prestatuta iritsi zela egun horretara, baina egunetik egunera gehiago arritzen gaituzte gure korrikalari guztiek. A ze maila erakutsi zutena GUZTI GUZTIEK!

Lehenengo lasterketan gure junior neskak izan genituen. Bazegoen itxaropena eguneko lehenengo podiuma zapaltzeko eta ez zigun hutsik egin Ainhoa Condek, 3. postu bikain bat lortu zuen. Aiora Altuna ere ez zen atzean gelditu eta 5. postu on batean helmugaratu zen. Hutsik egiten ez duten bi neska bikain!

Eguna ongi hasi genuen, eta jarraipena emateko jubenil nesken ordua iritsi zen. Eta a ze poza eman zigun Jone Zabaletak,bi eskuak gora jasoz helmugaratu zenean! Gipuzkoako txapeldun beste behin! Baina ezin da ahaztu beste taldekieek egin zuten lan bikaina. Leire Beristain 16. sartu zen, Sara Arrieta 19. eta Leire Larrañaga 23. Zorionak neskak!!

Eta gure junior mutillen garaia iritsi zen. Gure kategoriarik indartsuena dudarik gabe. Itzela da mutil hauen maila. Aitor Madrazok eta Jon Perezek lasterketa guztia batera egin ostean, Aitorrek lortu zuen lehenengo postua. Jonek bigarrenarekin konformatu beharra izan zuen. Martin Larrañagak debuta zuen krossean eta ongi defenditu zen lokatz artean. 5. egin zuen. Eta berarekin ia batera Ikram sartu zen 6.

Gizonezko senior mailan ere bagenituen korrikalariak. Eta hutsik egiten ez duen Pedro Muñozek beste behin podiuma zapaldu zuen!! Hirugarren postua berarentzat izan zen. Aitor Sotilek ere gustoa artu dio lokatzari eta hor izan genuen borrokan. Azkenean 27. amaitu zuen. Eta ezin ba ahaztu Asier Aizpuru. Promesetan lehenengo lasterketa zuen eta lan ona burutu zuen onek ere, Laugarren postua eskuratu zuen. 

Ezin genion gehiago eskatu goizari. Guztiek gustora amaitu zuten lasterketa eta ez egin dudarik urrengo lasterketan ere han izango direla duten guztia emateko. Zorionak talde guztiari!! 

1 comentario:

Anónimo dijo...

AUPA EQUIPO BUEN TRABAJO DE TODOS,NO SOLO DE LOS QUE CORRIMOS SINO DE LOS QUE ESTABAIS ANIMANDO,SACANDO FOTOS,MONTANDO LA CARPA,ALGUNOS QUE FALTABAN,DE LOS QUE ESCRIBEN EN EL BLOC,DE LA JUVENTUD QUE VIENE ... ESPERO QUE NO SE ME OLVIDE NADIE
ESKERRIK ASKO
AUPA XEYE