Aspaldiko tradizioari jarraituz, aurten ere urtea
amaitzearekin bat, San Silbestrea izango dugu Azpeitiko kaleetan. Aurten
inoiz baino herrikoiago izaten ahalegindu gara guztien laguntzarekin. 6km-ko
ibilbide erraza izango da aurten ere, edozeinentzat aproposa. Urtero bezala
ikusleen animoak ez dira faltan izango eta giro bikain bat sortzea da
lasterketaren helburua.
Eta berritasun bezala, aurten korrika bakarrik ez da izango
protagonista, patinen lasterketa ere antolatzera animatu gara, jendearen
eskakizunei kaso eginez. Beraz, aurten ez dago aitzakiarik urtea kirola eginez
amaitzeko!!
Korrika edo patinetan ibiltzeaz gain, ez galdu arreta, hainbat eta hainbat zozketa izango ditugu lasterketa amaitutakoan.
Korrika edo patinetan ibiltzeaz gain, ez galdu arreta, hainbat eta hainbat zozketa izango ditugu lasterketa amaitutakoan.
Orain animatzea bakarrik falta zaizue!!
Ondoren baliogarri egingo zaizuen informazioa duzue:
ORDUTEGIA:
HAURREN LASTERKETAK: 10:00
PATINEN LASTERKETA: 11:15
LASTERKETA HERRIKOIA: 12:00
IZEN EMATEAK:
AZPEITIAN: Aitzaki kirolak, polikiroldegian eta pistinan, Hitzaren bulegoan
AZKOITIAN: Plaza Berri Sport
INTERNETEN: www.herrikrossa.com
KORRIKALARIAK 8€ eta
PATINATZAILEAK 10€. EGUNEAN BERTAN 15€
DORSALEN BANAKETA:
Egun berean egingo da 9:30-11:30 bitartean. Dorsal-chip
sistema erabiliko da, hau da, dorsalak berak izango du txipa barnean.
Dorsalarekin batera kamiseta bat emango da oroigarri bezala.
IBILBIDEA:
Kadete eta jubenilek itzuli bat eman beharko dute, 3km.
Gainontzeko korrikalari eta patinatzaileek bi itzuli eman
beharko dizkiote zirkuitoari, guztira 6km.
BESTELAKOAK:
-Lasterketako lehenengo 3rentzat sariak egongo dira, bai
korrika eta baita patinetan ere.
-Azpikategoria guztietan lehenengoarentzat bakarrik
egongo da saria.
-Sariak sari banaketan jaso behar dira,.Ez azalduz gero,
antolakuntzaren eskuetan geratuko dira.
-Azpikategoriak korrikako lasterketan bakarrik izango
dira.Honakoak izango dira: kadeteak, jubenilak, juniorrak, promesak eta
beteranoak (+40).
-Hainbat gauza izango ditugu zozketatzeko lasterketa
amaitutakoan. Horien artean urdaizpikoak, sagardo eta ardo botilak, ISB eta
Juantxo txikin eskutik bonoak, Plaza Berri Sport eta Aitzaki kirolakeko bonoak...
-Patinetan ezinbestekoa da kaskoa eta babesgarriak
erabailtzea.
-Antolatzaileek partehartzaileei lasterketa baino lehen azterketa medikoa egitea gomedatzen du, kirol-ekintzaren arriskua norberaren gain baitago.
KONSIGNAK ETA DUTXAK daude erabili nahi dituen ororentzat,
Izarraitz frontoian. Irteeratik 50-metrotara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario