martes, 29 de julio de 2014

Gran trail Aneto-Posets

Mendiak ere Xeye taldean  bere tartetxoa duela aprobetxatuz, Benaske aldean izan dira gure 3 taldekide asteburu honetan.  Oraingo honetan Gran trail Aneto-Posets lasterketa arrakastatxuan parte hartu dute: Joseba Diazek maratoian eta Egoitz Arruti eta Josu Larrañaga “Epi”k maratoi erdian.


Larunbatean izan zuen zita Josebak maratoiarekin. 42km eta 2500m positiboko desnibela zuen lasterketa gogorra. Apukon izan zituen sentsazio gazi gozoak ahaztu eta lasterketa bikaina egin zuen. Batere gora beherarik gabeko lasterketa irten zitzaion. Bere ingurukoak ere arrituta utzi zituen egin zuen maratoiarekin.


Hasieran burua hotz mantenduz lasai irten zen. Pixkanaka pixkanaka postuak aurreratzen joan zen  eta 6 ordutik jeistea lortu zuen maratoi gogor eta tekniko honetan. Helmugan 25. izan zen. Gogoan izan 19 urte dituela! Oso indartsu amaitu zuen lasterketa.

Bestalde, igandean, Egoitz eta Josuren ordua iritsi zen. Hauek  22km eta  1200mko desnibela egin behar zituzten, Cerler mendiari bira emanaz.

Biak egoera desberdinetan iritsi ziren lasterketa honetara, baina guztia emateko prest zeuden. Benasken hasi eta Cerlerko eski estazioa zuten lehenengo jo muga. Han, Egoitz azaldu zen oso indartsu, aurrenekoetatik oso gertu. Josu ere ez zuen urruti. Oraindik lan handia zuten ordea, Colladetara (2200m) igo behar baitzuten. Malda gogor hoietan Josuk Egoitz arrapatu eta taldekide bikainak direla erakutsiz, jeitsiera osoa batera egin zuten . 

Horrela helmugaratu ziren, eskua emanez eta irrifarrez. Aupa zuek!! 23. postu bikainarekin amaituz.


Talde giro bikainean pasa dute asteburua eta berriz errepikatzeko prest daude!! Zorionak mutillak!!

No hay comentarios: