jueves, 13 de junio de 2013

Joseba Agirreri elkarrizketa

Joseba Agirre gure taldeako egungo lehendakaria izateaz gain, korrikalari aparta izan da. Azkoitiar hau, Errealaren atletismo taldean ibili zen, talde hartan marka oso onak lortuz eta Espainia mailako lasterketa askotan parte hartuz. Egun, itzaleko lanean aritzen da taldearen mesedetan. Besteak beste, bertso zale eta bertsolari batzutan, hemen duzue berari eginiko elkarrizketa.

- Zergaitik hasi zinen korrika egiten?
Aurrez beste kirol batzuk egin nituen eta azken urtean saskibaloian jokatu nuen, taldekide bat aurrez korrika ibilia zegoen eta denboraldia bukatu zenean helduetara ez nintzela pasako jakinda korrika hasi nintzen eta orduztik. Baina beti izan dut atletismoa oso gustoko. Eskola kirolean ia proba guztiak egitea nuen gustoko.
- Atletismoa bakarkako kirola dela uste al duzu?

Kirol bezala baietz esango nuke, emaitza norberarena delako, baina azkenean taldea baldin badago, talde horren parteide zaran bezala talde lana egiten da eta nere kasuan pistako txapelketetan taldekako txapelketan parte hartzen genuen, naiz proba indibidualak izan puntuazio orokorrerako egiten genuen denok eta elkar hartuak jarduten. Gero erreleboak daude eta egia esan bakarkako proban baino gehiago disfrutatzen da eta seguruenik sufritu ere bai.
- Zer esan nahi dute zuretzako zenbaki hauek: 1.50.27 eta 3.48.93

Nere bi proba nagusietako markak pista irekian. Gazi-gozo puntu bat duten bi marka. Gehien bat 800m-tako markak, azken biurgunean estroputz egin nuelako eta nik uste 1'50" azpiko marka egingo nukeela, une horretan eta beste lasterketa batzuetan sasoiz marka hori balio nuela esango nuke, baino ezin esan. Eta 1500m-tako marka gehiago landu beharreko nukeen froga bezala daukat. Pista estalian proportzioan marka hobea dudala uste dut bai 800m eta 1500m-tan. Ala eta guztiz gozoa da marka horiek egitea, denboraldian zehar sasoia nola ontzen doan eta azken hilabetean entrenamenduek duten kalitatea marka horietara iristeko, gozada bat da (eta sufrimendua noski).

- Urteak eraman dituzu atletismoarekin eskuz-esku bizitzen, bidaiatzen ere bai. Izango duzu kontatzeko moduko istoriorik.

Batzuk, baino ez dakit istorioak diren. Zenbait txapelketetako errekor izan diren lasterketetan egon naiz, betiere metro batzu-batzuk atzeragotik, jeje. Baino buruan dudana donostiko anoetako miniestadioko entrenamendu bat izan zen, denboraldia bukatzeko 2 hilabete faltako ziren, hau da, maiatza bukaera ekain hasiera. 5 x 300m zen egin beharreko entrenamendua, nahiz eta serie artean 10 minutu nituen errekuperatzeko, azkena egin orduko gosari guztia bota nuen, hiru bat bider zelaian, komunean, alkantarillara...... eta komunean botaka egin ondoren, lo geratu nintzen bila etorri zitzaizkidan arte. ordu'erdi pasa egin nuela lo uste dut.

- Jakina da atletismoaz gain bertsozalea ere bazarela, ausartzen al zara bertso bat jartzen atletismoa zuretzat izan denari?

Asko eskertu zidan
nere osasunak
naiz eta gogor izan
horko jardunak
markak egin nituen
pixka bat txukunak
naiz ordungo garaiak
dauzkadan urrunak
joseban egunak
argi ta ilunak
gogor ta bigunak
momentu txukunak
onena bertan egin
nittun lagunak

- Zer gomendio emango zenieke taldean ditugun atleta gazteei?

Pazientzia, eta ez etsitzea. kirol honek ia gehienetan eskatu gehiago egiten duela eman baino, beti ere konpetizioaz ari bagara. Baino emaitzak etortzen dira. Bestetik kirol emaitzak ez diren gauz asko emango dizkiela. Sufrimendu ugari dago entrenamendu gogorretan, baino hori norbaitekin banatzen baduzu, gauz oso berezia banatzen ari zara norbaitekin eta horrek ez du parekorik lagun izateko.




2 comentarios:

Anónimo dijo...

Haundia haiz Joseba!!!

Anónimo dijo...

Denbora joan egiten da, baina egindako denborak eta lagunak or jarraituko dute!