Zumaiko Herri lasterketa izan genuen atzo. Beste askotan bezala taldeko hainbat partaide izan ziren bertan, ahal zuten guztia emanez eta emaitza oso onak lortuz. Ezin izango ditugu partaide guztien sailkapenak jarri, batik bat, haurren mailetan ez zituztelako aurreneko hiruretatik aurrera inongo daturik eman, beraz oroimenak eta zenbatzeko gaitasunak laguntzen digun neurrian egingo dugu kronika hau.
Aurreneko lasterketa alebin mutilena izan zen, 1100 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten. Gure taldekoak ongi atera ziren kokatuak haseratik eta helmugan lehenarengandik oso gutxira iritsi zen Unai Beristain eta andik segundu gutxira Mikel Orbea, horrela biak podiumera igoaz. Taldeko hirugarren kidea, Ekain Uzkudun, hamargarren sartu zen, atzetik aurrerako lasterketa ona eginez.
Ondoren neskak atera ziren neurri bereko ibilbidea egiteko, bertan taldeko Leire Uzin izan zen garailea lasterka bikaina osatuz, bigarrengo talde baten helmugaratu zen Maialen Sudupe eta andik gutxira beste taldetxo batean Mireia Etxaniz eta Ane Alvarez de Tolo.
Hirugarren lasterketa infantil mailakoena izan zen, kasu honetan taldeko neska bakarra izan zen parte hartu zuena, Leire Larrañaga eta asko borrokatutako garaipena lortu zuen, haseratik aurrena jarri zen eta esfortsu haundiarekin lortu zuen pixkanaka aldea haunditzen joatea eta aurrena iristea helmugara.
Benjamin mailakoek ere izan zuten beren aukera 300 metrotan lehiatzeko, ohikoa ez den bezala taldeko guztiak aurreneko lerroan kokatu ziren irteeran, honegatik eta asko asko saiatu zirelako, denak aurreneko postuetan izan genituen helmugan. Urduritasunak gainditu zituztelako, oso azkarrak direlako, asko saiatzen direlako, askotan irribarre bat ateratzen digutelako beraiek nahi gabe, batzutan petraltzen gaituztelako beraiek nahita, eta beste gauza askogatik, jarraitu horrelakoak izaten eta asko eskatzea ez bada, tarteka entrenatzera etortzen!!!!
Azkenik, lasterketa nagusia iritsi zen, aurten aurreneko aldiz bi lasterketa ziren, bata 5km ingurukoa eta bestea 10km ingurukoa. Lasterketa laburrean Mari Karmen Seijasek podiumeko zatitxo bat bere egin zuen lasterketa oso ona eginez, haseratik gogor atera zen eta asko sufritu zuen arren, merezi izan zuen sufritzeak.
Distantzia luzeko lasterketan, Agustin Ruiz eta Andoni Sudupek lasterketa guztia taldetxo batean egin zuten, atzetik aurrera eta indarrak ongi neurtuz, helmugan 14 eta 15 izan ziren. Joseba Ortegak bere indarra baliatuz 64 egitea lortu zuen. Ondoren Ander Zubizarreta eta Xabier Elortza izan ziren helmugaratzen, gogor saiatu ziren eta dena eman zuten 85 eta 92 postuetan amaitzeko.
Beste behin, Zorionak parte hartu zenuten guztio!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario