jueves, 14 de febrero de 2013

ZUMAIAKO HERRI LASTERKETA

Larunbat arratsaldean jokatuko da Herri Lasterketa, eta aurten baditu zenbait berrikuntza.Irteera eta helmuga Beheko plazan izango dira eta horrek aldaketak eragingo ditu ibilbidean. Nagusientzat bi distantzia izango dira aukeran (5,6km edo 10,2km), eta patinen lasterketa jokatuko da.
Neguan egin ohi duen eguraldi makurrarekin, aterperako aukera ziurtatu nahi izan dute antolatzaileek. Horrela, irteera eta helnmuga Beheko plazan jarriko dira. Horrek aldaketak eragin ditu ibilbidean. Lasterketa nagusiari dagokionez, Beheko plazatik irten eta Erribera kalea zeharkatuko dute, Amaiako plazan ezkerretik sartu, Ondartxo aurretik pasa, Juan Belmonten sartu eta Bidasoa kaletik Arranpla aldera hartuko dute, moilatik berriro Zubitxikirantz etortzeko. Lehen buelta txikia osatuta, bi itzuli handi egingo dituzte (Ayra Durex, Sagarbide, Patxita Etxezarreta, Parola, Itzurun, San Telmo, Erribera), Beheko plazako helmugaraino.
Aurten, ohiko 10 kilometroko probaz gain, distantzia erdiaren aukera ere eman nahi izan dute antolatzaileek, bi buelta handi osatu beharrean bakarra eginda. Bi distantziak (10,2 eta 5,6 km) aldi berean jokatuko dira.
Gainera, patinen lasterketa ere izango da aurten, Zakila Birako proba ontzat eman ondoren. 16:00etan jokatuko da, eta 12 kilometroko ibilbidea osatuko dute.

                   



Herri Lasterketa
Noiz: Otsailaren 16an
15:00etan, 8-16 urte artekoen lasterketak.
Aurrebenjaminak: 300 metro (heldu batek hartu beharko du parte haur bakoitzarekin)
Benjaminak: 300 metro.
Alebinak: 1.100 metro.
Infantilak eta kadeteak: 2.200 metro.
16:00etan, lasterketa patinen gainean. Hiru kilometroko lau buelta egin beharko dira (12 kilometro inguru guztira).
17:00etan, lasterketa nagusia, 5,6 kilometro edo 10,2km aukeran.
Izen ematea: www.herrikrossa.com (araudia)

No hay comentarios: