jueves, 3 de enero de 2013
San Silbestre 2012 kronika
Gutxi gora behera, 730 lagunek esan zioten agur 2012. urteari Azpeitiko San Silbestre lasterketan. Azpimarratu taldekide ugari atera zela maila ezberdinetan banatuta eta emaitza oso onak lortu zituztela, baina garrantzitsua lasterketaren inguruan goizeko 10:30tatik sortu zen giroa izan zen.
Bestalde esan, lan asko ematen duela horrelako lasterketa bat antolatzeak, eta beste behin, eskerrak eman behar zaizkie dena ongi ateratzeko beren denbora eta esfortsua eskaini zuten guztiei.
Lasterketa nagusian Yerai Varela eta Nerea Etxeberria nagusitu ziren. Gizonezkoetan bigarren Pedro Muñoz izan zen (Xeye taldekoa) eta Idoia Ezeiza emakumeetan. Hirugarrenak Xabier Lasa (Xeye taldekoa) eta Maider Korta izan ziren.
Sailkapenak lotura honetan: http://www.kirolprobak.com/clasificacion.php?id=652
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario