jueves, 10 de enero de 2013

ELGOIBARKO JUAN MUGERTZA KROS INTERNAZIONALA


Iritsi da urtero bezala  egun batzuetan atletismoa denen ahotan jartzen duen proba.  Pentsatzen duzuen bezala Elgoibarko kross internazionalagatik ari naiz, berau bait da gipuzkua mailan, Lasartekoarekin batera, egiten den krossik garrantzitsuena.

Aurtengoa egiten den  70. edizioa da, beraz pasa dira urte batzuk lasterketa hau antolatzen hasi zirenetik. Bertan ikusi ahal izan ditugu azken urteotan atletismoaren punta puntan ibili diren hainbat eta hainbat atleta internazional, adibidez pasa diren Londres 2012ko Joku Olinpikoetan telebistan ikusi genituen batzu. Azkenengo urteak nahiz eta zail xamarrak izan ekonomia aldetik, Juan Mugertza krossak bere mailari eusten jakin du eta aurten ere ikuskizun bikaina egongo dela ematen du bertan parte hartuko duten lasterkariak ikusirik. 

Senior mutilen mailan, lau atleta nabarmentzen dira, era berean, horietako hiru, 10.000 metrotako rankinean lehen hiru postuetan daudela argitu du: Emmanuel Bett (26:51.18), Vincent Chepkok (26:51.68) eta Leonard Komon (27:01.58), hurrenez hurren. Azken hori da Elgoibarko proba eta zirkuitua hobekien ezagutzen dituena, bost bider izan baita Elgoibarren eta hirutan irabazi du Mugertza krosa. Aurten ere Elgoibarren korrika egiteko "gogo handia" duela adierazi du Komonek. Gainera, Elgoibarko lasterketa Munduko Kros Txapelketa prestatzeko erabiliko duela aurreratu du kenyarrak. Espainiako kros lasterkari onentsuenak ere Mintxetan izango dira, tartean, Europako txapelketan taldekako garaipena lortu zuten taldekide ia guztiak. 


Alfredo Etxeberria eta Leonard Komon

 Emakumezkoen lasterketan, baina, izango da Etipopiako ordezkaririk, iaz bigarren postua eskuratu zuen Hiwot Ayelew, hain zuzen ere. Bere ahizpak iaz lortu zuen garaipena bereganatu nahiko du. Londreseko Olinpiar Jokoetan 3.000 metro oztopoetako proban hartu zuen parte Ayelewk, eta bosgarren sailkatu zen. Denboraldi honetan Espainiako kros garrantzitsuena den Atapuercakoa irabazi berri du etiopiarrak. Gainerako atleten baimenaz, bi atleta kenyar izango dira Hiwot Ayelewren aurkari nagusiak: Mercy Cherono eta Irine Cheptai. Adrienne Herzog holandarra eta Diana Martin espainiarra ere kontutan hartzeko arerioak izango dira.

XEYE

 Urtero bezala XEYE atletismo taldeak ere parte hartuko du ospatuko diren proba desberdinetan, guztira azkoiti-azpieiko sei gazte arituko dira. 

- Lehenik, Jone Zabaleta irtengo da goizeko 10:20an 2.052 m egitera.

- Honen atzetik, Eneko Garate prestatuko da 10:35ean eta 3.141m egingo ditu.

-Ondoren, Jon Perez, Aitor Madrazo eta Yurek Ibarguren jarriko dira irteera postuan 11:15ean eta 5.535m-ko ibilbidea egingo dute.

-Azkenik, Asier Aizpuru aterako da 12:05ean eta 6.624m-tako distantzia egingo du.


Korrikalariek egin beharko duten ibilbidea.


Amaitzeko, aipatu beharrekoa da Elgoibarko Udalak Juan Mugertza kross hau sustatzeko eginiko bideoa.
Bideo horren zati bat Jairo Berbel elgoibartarrak egin du. Atleta izateari buruz gogoeta egin du Berbelek, Leonard Patrick Komon atletaren laguntzaz. Berbelen iritziz, neurtu eta ukitu ezin daitekeen zerbaitez eginak daude txapeldunak. “Txapeldun guztiek barru barruan daukate materiagabedun zerbait. Dela amets bat, zerbait lortzeko grina, edo begitazio bat”, azaldu du. Hemen jarri dizuet korrikazale guztioi ikustea gomendatuko nizueken bideoaren linka.

Bideoa ikusteko linka: http://vimeo.com/57084758

Informazio gehiago:   http://www.mintxeta.com/

No hay comentarios: