XII. San Silbestre lasterketa 2011 urteko ibilbide berbera errepikatuko du lasterketa erosoago eginez korrikalari herrikoientzat (km1 motzagoa da ibilbide berria). Aurtengo urtean izen ematea 1€ merkeago izango da txip horia ez duzuenontzat. Langabeek ere bere abantailak izango dituzte Azpeitiko igerilekuan 6€ truke izen ematea egitea izango bai dute, EGUNEAN BERTAN EZ DAGO IZEN EMATERIK.
2012. urteko berrikuntza nagusia San Silbestre lasterketan eta AZKOITIA-AZPEITIA maratoi erdian batera izen emateko aukera izango da. Txip horia ez dutenek 30€ trukean izen ematea egin ahalko dute eta aldiz txip horiaren abantailak ezagutzen dituztenak 25€ truke bi probatan parte ahal izango dute.
Urtero bezala eskolarteko maila desberdinak izango dira. Goizeko10:30etatik hasita maila eta distantzi desberdinak ikus ahal izango dira. Eskolarteko izen emateak egun bertan hartuko dira udaletxe azpian. Izen emate hauek dohainik izango dira.
Kadete eta jubenilak senior eta beteranoekin batera korri egingo dute baina zirkuituari itzuli bakarra emango diote 3850 metro korri eginez.
Korrikalari guztien artean urdai azpikoak CASA PRIMICIA etxeko ardoak eta afariak zozketatuko dira beste zenbait gauzen artean.
Ludoteka zerbitzu egongo da parte hartu nahi duten gurasoentzat.
Adina : 4-9 urtera arte
Ordutegia : 11:15 - 13:15
Tokia : Iturritxiki ludoteka ( Enparantza ondoan ) lasterketaren helmuga-irteeraren ondoan
Izenematea eta informazioa : aldez aurretik (abenduak 2829 eta 30an) udaletxean eta egun bertan Iturritxiki ludotekan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario