domingo, 23 de diciembre de 2012

Kirolari onenaren sariak




Urtero bezala Azkoitiko udalak bertako kirolariri onenak saritu zituen atzo goizean udaletxean. Kirol disziplina desberdinak saritzen dituzte, eta nola ez horien artean atletismoa. Aurten lehenengo aldiz gizonezkoen eta emakumezkoen sariak egon dira. Atletismo arloan sarituak Xeye taldeko Jon Perez eta Olatz Gabilondo izan dira, 2011-2012 denboraldi bikaina egin bait zuten biak. Horren erakusgarri dira Olatz Gabilondok Bilboko maratoi erdia irabazi izana eta Jon Perez Euskadiko selekzioarekin Galiziara joatea Espainiako txapelketa disputatzera.

Azpeitian ere izaten dira horrelako sariak eta bertan ere Xeye atletismo taldeak badu ordezkaritza Egoitz Arruti azpeitiarraren eskutik. Egoitzek ere sekulako denboraldiak egiten dirau azkeneko urteetan eta azkenik iritsi zaio bere esfortzuen fruitua. Zorionak eta goza ezazue!!

 Gure taldeak badaki zer den sari hau jasotzea, bertako partaide askok izan bait dute ohore hau Aitor Madrazo, Jose Antonio Zulaika, Pedro Muñoz azkoitiarren artean eta Yurek Ibarguren azpeitiarren artean. 

Aitor Madrazo 2011-ko Azkoitiko kirolari onenaren saria jasotzen


Horrelako sariek bultzatzen dute aurrera jarraitzen, animo eta jarraitu horrela!!

No hay comentarios: