
Larunbatean izan zuen zita Josebak maratoiarekin. 42km eta
2500m positiboko desnibela zuen lasterketa gogorra. Apukon izan zituen
sentsazio gazi gozoak ahaztu eta lasterketa bikaina egin zuen. Batere gora
beherarik gabeko lasterketa irten zitzaion. Bere ingurukoak ere arrituta utzi
zituen egin zuen maratoiarekin.
Hasieran burua hotz mantenduz lasai irten zen. Pixkanaka
pixkanaka postuak aurreratzen joan zen
eta 6 ordutik jeistea lortu zuen maratoi gogor eta tekniko honetan.
Helmugan 25. izan zen. Gogoan izan 19 urte dituela! Oso indartsu amaitu zuen
lasterketa.
Bestalde, igandean, Egoitz eta Josuren ordua iritsi zen.
Hauek 22km eta 1200mko desnibela egin behar zituzten, Cerler
mendiari bira emanaz.

Horrela helmugaratu ziren, eskua emanez eta irrifarrez. Aupa zuek!! 23.
postu bikainarekin amaituz.
Talde giro bikainean pasa dute asteburua eta berriz
errepikatzeko prest daude!! Zorionak mutillak!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario