domingo, 3 de febrero de 2013

Gipuzkoako Eskolarte Kross txapelketa 2013

Eskolarteko gipuzkoako txapelketan izan dira gaur gure taldeko alebin mailako lau korrikalari ausart. Adarragaren Oroimeneko lasterketan, 2,065 km egin behar zituzten mutil eta neskek, zirkutituari buelta txiki bat, ertain bat eta bi haundi emanez. Zikuitua neurri haundi batean belarretatik zen eta alebin mailakoak azkeneko lasterketak zirenez, lokatza asko pilatu da zenbait gunetan. Hori nahikoa ez zela, tarteka espaloiak zeharkatu behar zituzten korrikalariek eta amaierako metroak atletismo pistaren zati batean egiten zuten. Beraz, ez zen erraza gaurkoan lasterka indarrak neurtzea, hala eta guztiz gure taldetik joan diren laurak ongi moldatu dira eta dena eman dute ahalik eta aurren amaitzeko, zorionak lauroi!!



Sailkapenak:

Nesketan:
10. Eneritz Aramendi
30. Maialen Sudupe

Mutiletan:
11. Unai Beristain
18. Mikel Orbea

No hay comentarios: