jueves, 7 de febrero de 2013

Emaitz bikainak Euskadiko pistako txapelketan

Pasaden igandean Euskadiko pistako txapelketak izan ziren eta Xeyetik korrikalari batzuk izan ziren bertan konpititzen. Emaitza bikainak lortu ziren, batez ere Pedro Muñoz korrikalari Azkoitiarrak Euskadiko txapeldun titulua lortu zuen 3000m-ko distantzian.
Pedro Muñoz azkenengo metrotan

Jose Antonio Zulaikak ere parte hartu zuen 800m-ko distantzian eta Euskadiko 4. postua lortu zuen bere kategorian, hau duk hau sasoia!!

Jose Antonio Zulaika lasterketa ondoren ere adi!
Aitor Madrazok ere partu hartu zuen 800m-ko proban, baina lesio bat zela medio, lasterketa bertan behara utzi behar izan zuen.

Jose Antonio eta Pedro martxoaren 3. astean Donostian ospatuko den Europako Beteranoen Txapelketarako prestatzen ari dira eta martxa honetan jarraituz gero, seguruenik sorpresa bat baino gehiago izango dugula!!

No hay comentarios: