martes, 29 de marzo de 2011

Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia Diego Garciaren Oroimenez


Bere Heriotzaren 10.urteurrena izanik omenaldia egin zitzaion Diego eta bere familiari
Diegorekin Europako txapelketa irabazi zuten Martin Fiz eta Alberto Juzgadori omenaldia egin zitzaien
Stanley Biwot keniarra izan zen garaile,Asmeron-ek 2007an ezarritako marka hautsiz
Mark Kiptoo bigarren geratu zen sailkapenean bigarren urtez,nahiz eta bere maratoi erdiko markarik hoberena hobetu zuen.

Joan den larunbatean, hilak 26, urtero legez ospatu zen Diego Garcia korrikalari azkoitiarraren omenez urtero ospatzen den maratoi erdiaren XVIII. edizioa. Goizean goizetik izan zen giroak, berriz ere beroak agerraldia eginik, iragarri zuen arratsaldean beste behin festa bilakatuko zen lasterketaren norakoa.
Izan ere 2002. urtetik gertatzen den bezala aurten ere jende gehiena bildu den edizioa izan da, 1318 partaiderekin, lasterketa hau ez dela ez nolanahikoa argi uzten duen zifra nolanai ere.

 Antolatzaileak ere gogor aritu ziren lanea goizean goizetik, lasterkariak heltzerako dena prest eta bere lekuan egon zedin. Lasterketa hasi eta orduterdi lehenago hasi zen jendea irteerara inguratzen, dortsalak hartu, lasterketarako berotzen hasi, beste korrikalariekin hitz egin eta besterik gabe bertan zegoen giro paregabeaz gozatzeko. Lasterketa hasi baino hamar bat lehenago omenaldia egin zitzaion Diegoren familiari eta isilune bat gorde zen Diegoren heriotzaren 10.urteurrena betetzen bait zen larunbatean. Isilune hunkigarri horren ondoren korrikalariak irteera postuetan kokatu ziren epaileen seinalearen zai.

SAILKAPENAK

Lasterketan ere izan ziren bai aipatu beharrekoak, aurten inoiz baino ikusmin handiagoa zegoen ea irteeran zeuden atletaren batek lortuko ote zuen 2006. urtean Yaret Asmeronek lorturiko 1:00:28 marka gainditzea. Mark Kiptoo zen hasieran batean guztien apostuetan zegoena marka hori gainditzeko, izan ere atleta keniarrak esan zuen oso proba garrantsitsua zela berarentzat, oraindik eta gehiago lehengo urtean bigarren postua lortu ondoren.

Lasterketa bikaina egin zuen kiptoo-k, maratoi erdian zuen markarik onena gaindituz gainera, baina hala ere ez zen nahikoa izan Stanley Biwot keniarra gainditzeko. Biwot izan zen lasterketan garaile 1:00:23 denborarekin eta beraz Asmeronen marka hautsi zuen. Simon Cherop keniarrak osatu zuen podium-a.
Zazpigarren postura joan behar da lehenengo atleta zuria aurkitzeko. Bertan Salamanca-ko Rafael Iglesias kokatu zen 1:03:28 denborarekin, eta 14.posturaino joan behar da lehenengo atleta Gipuzkoarra aurkitzeko, Asier Cuevas hain zuzen 1:09:14rekin. Aloña Mendiko Yeray Varela (1:11:14) eta Zumeatarrako Gonzalo Sukuntzak (1:12:48) osatu zuten gipuzkoarren Podiuma. Nesketan Fridah Domongole Kepkemoi keniarra izan zen garaile 1:11:32 denborarekin. Kareema Saleh Jasim (1:12:43) eta Veronica Perez Rodriguez-ek (1:15:28) osatu zuten podiuma.

Neska Gipuzkoarrei dagokionez Eneritz Sein izan zen lehenengoa 1:30:09 denborarekin, Maite Mayora bigarrena 1:31:26-rekin eta Xeye At.ko Olatz Gabilondo izan zen hirugarren sailkatua 1:36:49 denborarekin.

EMAITZA ONAK XEYEN
Urtero legez, hainbat korrikalari izan genituen lasterketa honetan parte hartzen,eta orokorrean emaitza oso onak lortu dituzte oraingoan ere. Gizonezkoen Senior mailan hamar korrikalarik hartu zuten parte, eta sailkapenean altuen aurkitzen dugun korrikalaria Pedro Muñoz dugu, 29.postuan, 1:13:59 denborarekin. 70.postuan heldu zen Andoni Sudupe, 1:18:05 denborarekin. Bi hauen atzetik denbora tarte txikira helmugaratu zen Gorka Malo, 80.postuan eta 1:18:30 denborarekin. Ondoren 3 korrikalari helmugaratu ziren batera, Egoitz Arruti, Xabier Lasa eta Jerojan Rubio, 1:19:21 denborarekin. Zertxobait beranduago Xanti Zabaleta (1:22:55) eta Agustin Arruti (1:23:00) helmugaratu ziren. Hauen ondoren Jose Antonio Zulaika ( 1:29:35) eta Patxi Arregui Orbea (1:37:28) iritsi ziren helmugara.

Neskatan Nerea Etxeberriak (1:26:13) eta Olatz Gabilondok (1:36:49) hartu zuten parte.



No hay comentarios: