lunes, 31 de enero de 2011

ELGOIBARKO LXVIII KROSS INTERNAZIONALA

Joan den Igandean ospatu zen aurtengo Donostiako kross internazionala, gipuzkoako atletismo proba garrantsitsuena dena eta Xeye-k emaitza oso onak lortu ditu bertan.

Emaitzarik garrantsitsuenak Senior mailan eta kadete mailan lortu genituen.Senio mailan Pedro Muñozek lenengo postua lortu zuen atleta gipuzkoarren artean,sailkapen osoan 11. gelditu zelarik.Beste atleta batzuk ere hartu zuten parte lasterketan hala nola, Yerojan Rubio 38.postuan geratu zen,Egoitz Arruti eta Gorka Malok 48 eta 49. postuak lortu zituzten hurrenez hurren, bestalde Aritz Urangak 62. postua lortu zuen.

Junior mailan Jokin Lete izan genuen Xeyeren ordezkari eta lasterketa ona burutu zuen 8. postuan geratu zelarik.

Jubenil mailan ere emaitza onak bildu genituen, Joseba Diaz-ek 6. postua lortu zuen eta Jon Olaizola-k 21. amaitu zuen lasterketa, emaitza ona inondik ere, batez ere bere lehenego froga zela kontuan hartuta.

Kadete mailan izan genuen beste emaitza bikain bat.Aitor Madrazok, honentzat ere lehenengo partehartzea izanik, lehenengo postua lortu zuen eta beraz Gipuzkoako zein Euskadiko selekzioarekin Estatu Mailako frogatan parte hartuko du.Bestalde Josu Juaristi 12.postuan geratu zen.Zorionak Guztioi!

No hay comentarios: