viernes, 4 de noviembre de 2016

XVI San SIlbestrea

Beste urte batez hasiak gara Azpeitiko San Silbestrearen antolaketan. Jada izena eman daiteke kirolprobak.com orrialdearen bidez. Beste urte batez, urtea festa giroan eta kirolarekin gozatuz amaitzea nahiko genuke. Batzuk erlojuari begira egingo dituzue ibilbidearen 6 kilometroak, beste batzuk konformatuko zarete amaitzearekin, garrantzitsuena lasterketaren inguruan, denon artean, sortzen dugun giroa da. Beraz, hasi zaitezte hankak mugitzen eta ez utzi biharko gaur egin dezakezuena.



Beste urtetako modura, aurten ere hainbat lasterketa izango ditugu:

Eskolarrak: 10:00

Lasterketa irekia: 11:00

Patinen lasterketa: 11:15

Lasterketa nagusia: 12:00



No hay comentarios: