Aste Santuetako oporraldia zela medio, gure inguruko federazioek, kozentrazio ezberdinak antolatu dituzte. Lurralde bakoitzeko atletarik onentsuenak bildu dira beraietan. Gure taldetik inoiz baina atleta gehiago eraman dituzte, bertan aste betez, goiz eta arratsalde entrenatzeko aukera izanik. Herrian ebrtan atletismo pistarik ez izatean, horrelako konzentrazio batek ematen duen aukera izugarria da Xeye taldeko atletentzat.
Saloura joan ziren infantil eta kadete mailakoak, guztira 10 neska mutil.
Benicassinen egon ziren junior eta jubenil mailakoak, 4 neska mutil.
Aldiz, Euskadiko selekzioak, distantzia ertain eta luzeko atletarik onenak Segovian bildu zituen, bertan atleta bat izan genuelarik.
Lan bikaina egin zuten, atletismoaren inguruan opor batzuk pasaz. Argi dago taldearen maila goraka doala, ea bide horri eusten diogun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario