Otsailak 13an Donostiako belodromoan ospatu
zen Euskadiko txapelketa. Orain arte bezala Xeye taldeko hainbat kide bertara
gogotsu hurbildu ziren eta zeukaten guztia utzi zuten pista gainean. Pistara
irteten lehenbiziko taldekidea Nagore Odriozola izan zen.Nagorek 60metrotan
irteera ona egin eta bigarrena izan zen helmugako marra igarotzen bere seriean
hirugarrenarekin oso lehia estua izan ondoren. 2.postu honekin Nagorek
finalerako txartela lortu zuen.Finalean 8. geratu zen.Ondoren, Aitor
Zubillagaren txanda izan zen 60metrotan.Honek ere bere lana txukun burutzea
lortu zuen eta finalean bere tokitxoa izan zuen.Podiuma oso gertu izan arren
4.postuarekin konformatu beharra izan zuen,nahiz eta denbora bikainean gelditu
zuen kronoa.Ez dazkigu zehatz mehatz Aitorren eta Nagoreren
denborak,photofinisha hondaturik baitzegoen. Parte hartzen hirugarrena Ekain
Uzkudun izan genuen.Honek,4kg-ko bola 10,90 metroetaraino jaurtitzea lortu
zuen,Euskadiko txapelketan 2.postu bikain bat lortuz.Jarraian, Naroa Muñoz izan
zen altuera jauziko listoiarekin aurrez aurre.Naroak 1,41 metrotako marka
ikaragarria zuen lehendik,larunbatean ordea, bere marka erraz gainditzea lortu
eta azkenik, 1,45 metrotan amaitu zuen izugarrizko txapelketa egiñez. 4.gelditu
zen kadete mailan.Parte hartzen azkeneko taldekidea Eneritz Aramendi izan
zen.Berak burutu beharreko lana 1000 metroak ziren.Nahiz eta ez zitzaion irten
berak nahi bezalako lasterketa, 3,31min iritsi zen helmugako marrara, berak
aurrez zuen marka jeitsiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario