jueves, 26 de noviembre de 2015

San Silbestrerako azken entrenamenduak

Hemen duzue, San Silbestrerako entrenamenduen azken blokea!! Ez ahaztu izenA ematea, dorsal kopurua mugatua da aurten!!!


http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1433

 - Entrenamenduekin hasi aurretik, gomendagarria litzateke, esfortsu proba bat egitea, honela gure gorputzaren berri jakiteko, eta kirol honetarako prestatuak gauden ikusteko.
- Entrenamendu hauek, orientazio modura balioko dute eta orokorrean, inoiz korrika ibili ez diren pertsonei zuzenduak daude.
- Saio bakoitzaren artean komeni da gutxienik egun bateko atsedena.
- Luzaketa, adominal eta lunbaren ariketak, erlajazio ariketak eta core ariketak, interneten aurkitu daitezke.
- Saio guztien aurretik beroketa bat, eta luzaketa dinamiko batzuk egitea gomendatzen da.
- 4 aste geratzen dira urtea amaitzeko, Animatu zaitezte!!!!


Bederatzegarren astea, azaroak 30 - abenduak 6:


1. saioa: 30' lasai + 8 progresibo (80 metro inguru poliki hasi eta sprint txiki batean amaitu)  + abdominalak + lunbarak landu / luzaketak.


2. saioa: 40' lasai. +  erlajazio ariketak (sauna lehorrean 7´).


3. saioa: 10' lasai + 5' biziago (kilometroko 15" azkarrago) + 10' lasai.  + core ariketak / luzaketak.


Hamargarren astea, abenduak 7-13:


1. saioa: 30' lasai + 10 progresibo + abdominalak + lunbarak landu / luzaketak.


2. saioa: 10' lasa + 10' biziago + 10' lasai  +  erlajazio ariketak (sauna lehorrean 7´).


3. saioa: 40' lasai + 4 progresibo + core ariketak / luzaketak.


Hamabigarren astea, abenduak 14-20:


1. saioa: 10' lasai + 10' biziago + 10' lasai  + abdominalak + lunbarak landu / luzaketak.


2. saioa: 30' lasai +  erlajazio ariketak (sauna lehorrean 7´).


3. saioa: 15' lasai + 5' biziago + 15' lasai  + core ariketak / luzaketak.


AZKENEKO EGUNAK!!!!:


1. SAIOA: 20' LASAI LASAI + 6 PROGRESIBO


ABENDUAK 31 LASTERKETA!!!!




No hay comentarios: