martes, 2 de junio de 2015

Euskadiko Eskolarteko Jokuak

Azken urteetan Xeye taldea aldaketa batzuk ematen ari dira. Horren adibide ditugu gure taldean hain ohiko izan diren Krosslari eta distantzia luzeko atletez gain, atletismoaren beste modalitate batzuetan sortzen ari zaizkigun kirolariak. Apurka apurka, jaurtiketa ezberdinetan, jauzietan, abiadura probetan eta hesietan gure atletak ikustea nahi genuke, anekdota soil izatetik harago.




Bide horretan, emaitza onak lortu ditugu. Azpimarratu nahi genuke, joan den larunbatean Euskadiko Eskolarteko jokuen infantil mailako txapelketan parte hartzeko aukeratua izan zuela Ekain Uzkudun. Gipuzkoako txapelketan disko jaurtiketan laugarren egin ostean eta pisuan hirugarren postua lortu ondoren, gipuzkoako selekziorekin lehiatzeko aukera izan zuen. Disko jaurtiketan aritu zen, bertan brontzezko domina eskuratuz. 




ZORIONAK!!






No hay comentarios: