Iraila iritsi zaigu eta horrekin batera, Xeyekoek hasi dute
beraien denboraldia. Merezitako deskantsua izan eta gero berriro martxan dira
korrikalariak. Hemendik aurrera sarritan ibiliko dira Azkoitia eta Azpeitia
arteko bideetan kilometroak egin eta egin.
Joan den denboraldi bikaina egin ostean, gogotsu hasi dute
denboraldia, beraien helburuak ahalik eta ongien betetzeko asmoz. Krossak,
pista estalia, aire libreko pista… guztietan dena emateko asmoz ibiliko dira
gureak.
Azken urteetako joerari eutsiz, aurten ere hazten doa Xeye
atletismo taldea, kide berri ugari hasi zaizkigu aurten ere. 50 bat neska
mutilek osatzen dute taldea, eta horiez gain, hainbat eta hainbat alebin eta
infantil eskola mailan aritzen direnak. Nabaria eta eskertzekoa da taldeko
entrenatzaile diren Jose Antonio Zulaika, Pedro Muñoz eta Egoitz Arrutiren
lana.
Eta nahiz eta guztiek nahi duten beraien denbora eta postuak hobetzea, ez dezagun ahaztu atletismoarekin ere gozatu eta ondo pasatu behar dugula!
No hay comentarios:
Publicar un comentario