Ioritz Goenagak, honeka hitz hauek idatzi dizkigu mendiko lasterketen inguruan. Berauetan asko aritua dugu, emaitza bikainak lortuz. Mutil argia eta beti laguntzeko prest dagoena, eskuzabala eta borondatetsua. Belauneko minarekin borrokan dabilen bitartean, idazteko ere gaiatsuna baduela erakutsi digu:
Denok dakigu Xeye
atletismo talde bat dela, orokorrean esanda, korrika egitea gustuko duen talde
bat da, nahiz eta atletismoaren beste esparruetara zabaltzeko lana egiten ari
garen, jaurtiketa, jauziak. Batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago lehiatzen
dute, baina azken finean denok egiten dugu korrika edozein delarik eremua. Eta zergatik
ez mendiko lasterketak?
Azken urteetan
ikaragarrizko boom-a ari da izaten mendiko lasterketak. Orain urte batzuk
astakeria eta zerbait arraroa izatetik, jende askok probatu nahi duen esparru bat izatera iritsi da. Eta
zergatik hori?
Mendiak beti izan
du erakargarritasun hori. Egoera beti aldatzen da, ez daude bi mendi berdin. Bakoitzak
bere zerbait berezia izaten du, arrisku puntuak ere izaten dira, hori nola pasa
jakin behar izaten da, korrika gustura asko egiteko zelai handiak, aldapa
pikoak, haitza… guztia daukagu mendian eta horrelako toki naturaletan korrika
egin badezakegu, zergatik ez egin?
Mendiko
lasterketek badute epikotasun pixka bat. Irteeran izango zara, baina ez duzu
jakiten mendiari gailenduko zaren ala ez. Eta horrek ematen du ikaragarrizko urduritasuna
eta emozioa. Helmugara heldu eta gai izan zarela gailentzeko, ez aurkariei,
baizik eta ibilbideari. Hango gora behera guztiak, harri arte arriskutsuak,
malda ikaragarriak… horiek guztiak gainditzeko gai izan zarela ikustean, guztiz betetzen du mendiak.
Edozein hitz
ordea txiki gelditzen da azaltzeko orduan. Probatu ahala jakiten da benetan zer
duen mendiak.
Eta taldeko
batzuk jada mendiko lasterketa batzuk egin dituzte. Horien artean Xabier Lasa,
Joseba Ortega eta Ioritz Goenagak Zuzenien Xoxoteko bertikalean parte hartu
zuten, oso emaitza onekin gainera. Lasa 4. Izan baitzen. Andoni Sudupek ere,
lasterketa batzuetan parte hartu izan ohi du urtero. Bestalde Egoitz Arrutik
ere bere debuta egin du mendiko lasterketa batean, laugarren postu bikain
batekin itzuli zen etxera, Hiru Gazteluak mendi lasterketatik.
Gogor ari dira
beraien hurrengo erronkak prestatzen Xeyeko korrikalariak. Eta honako helburu
hauek dituzte, besteak beste:
Joseba Diazek
ultren munduan sartu eta Apuko Long Trail egingo du, 65km-takoa. Maiatzaren 3-an
du erronka.
Egoitz Arrutik
Izarraizko maratoi erdian irtengo du bere helburu nagusirako prestaketa moduan.
Espainiako txapelketa du begiz jota, Izaban, Camille Extrem lasterketa
gogorrean izango da. Gogor ari da prestatzen ekainaren 1erako.
Ioritz Goenagak
bere Alpetako oporraldiak aprobetxatuz Cervinoko km bertikalean izango
da.Uztailean izango du zita.
Andoni Sudupek,
ziur gaude, han edo hemen lehiatuko duela, bere dohainak erakutsiz.
Agustin Ruiz
Zumaiako flysh lasterketan izango da.
Beste batzuk ere
hor izango dira beraien onena emateko prest.
Eta 7 kurutze
ahaztu gabe, gure hainbat taldekide bertan izango badira ibilaldiaz gozatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario