martes, 29 de abril de 2014

Albisteak

Xeye taldeko kide ugari izan ziren Gipuzkoako atletismo federakuntzak antolatutako konzentrazioetan. Jubenil eta Junior mailakoak, Benicassinen pasa zuten joan den astea, han izan ziren Jon Perez, Aritz Zubizarreta, Unai Romo eta Aitor Madrazo. Saloun berriz, Kadete eta infantilak egon ziren, eta gure taldetik Maddalen Sudupe eta Eneritz Aramendi izan ziren bertan. Giro onean, lagun berriak egiteko eta denak atletismoaren inguruan ongi pasatzeko aukera bat dira Gipuzkoako federazioak antolatzen dituen konzentrazio hauek. Itxura guztien arabera, ongi aprobetxatu dituzte han igarotako egunak.

Bestetik, Gorka Malok Irungo aurreneko erdi maratoian hartu zuen parte, bere denbora 1:21.42, eta postua 37.

Pista irekiko probak ere hasiak dira, gure taldeko zenbait gazte, Apirilaren 13-an Gasteizen izan ziren, beren aurreneko markak egin nahirik. Besteak beste, aipatu, Yania Tenak bere aurreneko eguna izan zuela pista irekian lehiatzen, 600 metrotako proban izan zen hain justu eta 1:46.95-ean gelditu zuen kronoa. Datorren astebukaera honetan, lehiatuko dira, pista irekiko gazteen gipuzkoako txapelketak, Donostian eta Tolosan. Hara begira izango da taldea.

No hay comentarios: