Martxoa iritsi da,
eta martxoko ezaugarri aipagarrienetako bat, Diego Garciaren maratoi erdia ospatzea
da. 20. aldiz izango da, izen eta izate handiko lasterketa hau.
Diegok ezaugarri eta izaera berezia zuela
denok ikusi genuen. Munduan ez da gizakirik izan, hainbeste Azkoiti-Azpeiti
joan etorri egin zuenik. Igande, jai egun, goiz eta arratsalde entrenatzen
zuen, bere helburuetara iristeko.
Gaur egun, bere izaerak bizirik jarraitzen du
lasterketa honetan. Egoera zailean, lanean gogor dihardugu eta hona hemen gure
lanaren fruitua:
DIEGO GARCIAREN oroimenezko XX.
AZKOITIA-AZPEITIA MARATOI ERDIA eta I. AZKOITIA-AZPEITIA herrikoia.
Bi lasterketa, gure aintzindaria oroitzeko eta
gure artean dugun beste goi mailako korrikalari bat omentzeko.
ASIER CUEVAS, hizki handiz idatzi daitekeen
lasterkari bat da. Azpeitiarrok herriko seme hartu dugu Eibartar jator hau.
Norbait badago Diegoren oinordeko, Asier izan dela esan dezakegu. Maratoi
munduan ez du Diegok bezain beste ospe lortu, baina 100kmko probetan, zer esanik
eman du eta oraindik bere onenak emateko dituela uste dugu, berarengan sinisten
dugunok. Dakizuen bezala, joan de urtean, ikaragarrizko lana egin zuen gure
lasterketan, Eunice Kirwak, emakumezko mailan errekor berri bat ezartzeko.
Asierrek merezi duelako eta Eunice-ek egin zuen marka aitortzeko, ondoko kartel
hau aurkeztu nahi dizuegu.
AZKOITIA-AZPEITIAko kartela, lasterketako
familiaren irudia da. Poz ematen du urtez urte etxe, enpresa eta erakundeek
ematen diguten babesa. Bestalde lasterketako irudi nagusia izanik, Asier eta Eunice
batera atera ditugu, Felix Sanchez-ek eman digun argazki polit honetan.
XX. edizio hau jorratzen doa, baina zerbait
ziurta badezakegu, hori da, beste behin AZKOITIA-AZPEITIA goi mailako proba izango dela Diegoren oroimenez eta Asier-en omenez.
Jendea animatzealdera, hemen jartzen dizuet Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren zirkuitoa.
Eta hemen berriz 7,5 km-ko zirkuitoa eta perfila.
Hemen lagatzen dizuet Diegoren argazkirik esanguratxuenetariko bat.
Jendea animatzealdera, hemen jartzen dizuet Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren zirkuitoa.
Eta hemen berriz 7,5 km-ko zirkuitoa eta perfila.
Hemen lagatzen dizuet Diegoren argazkirik esanguratxuenetariko bat.
Diego Garcia, Martin Fiz eta Alberto Juzgado Maratoiko Europako txapledun Helsinkin 1994. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario