lunes, 31 de enero de 2011

Harrobia!!


Aurten inoiz baino zabalduago dago atletismoarekiko grina gazteen artean.Horren froga nabaria da azkoitian bai xabier munibe ikastolan eta bai floreaga ikastetxean atletismo egiteko izena eman duten gazte kopurua nabarmen igo dela aurten.Aurten 50 gazte inguru biltzen dira astearte eta ostegunetan ordubete bat inguru irauten duen entrenamentu bat egiteko.Aurten gainera bizitza oso bat ume eta gazteak entrenatzen jardun ondoren Jose Antonio Zulaikak entrenamendu lanak utzi ditu eta denboraldi honetan Joseba Diaz eta Jokin letek hartu dute agiria.
Zenbaitetan neketsua dela diote baino orokorrean gustora
joaten direla diote entrenatzaileek “orokorrean gogotsu 
etortzen dira entrenamenduetara eta giro bikaina egoten da”
Adin desberdinetako gazteak entrenatzen dituzte eta behin
kadete mailara heltzen direnean talde nagusira pasatzeko 
aukera ematen zaie, edo jubenil mailara harte gazteekin 
entrenatzen jarrai dezakete.
Gazteen artean badaude zenbait gazte lasterketetan parte 
hartzen dutenak eta horien artean emaitza oso onak lortzen ari dira.Jokin leteren ustetan
hau “aurretik lan bikaina ein delako da”,jokinen ustetan “umeak ondo pasatzera etortzen 
dira eta horrela erraza da lan ona egitea eta lana ona bada emaitzak ere onak izaten dira”
Aipagarria da beraz,gazte hauek lasterka egiteko aukera izan dezaten beren entrenatzaileek egiten duten lana,izan ere joseba zein jokin ikasten daude oraindik eta horrez gain talde nagusiko kide izanik ere entrenamenduak izaten dituzte,eta hala ere denbora hartzen dute astero entrenamenduak egin eta astebukaeran lasterketetara joateko 

“gu ere gustora etortzen gara,beraiek ondo pasatzen dute baino gu ere ez gara atzean geratzen.Azken finean umeak dira eta dena jolasa bezala aurkezten saiatzen gara,beraiek eta gu geuk ondo pasatzeko”

No hay comentarios: