miércoles, 17 de febrero de 2016

Euskadiko Kross laburreko txapelketa. Abadiño.

Adorez beterik osatu beharreko lasterketa izan zen igandean Abadiñon lehiatu zena. Euskadiko kross laburreko txapelketa jokatzen zen bertan. Erreka bere bidetik atera zen eta ondorioz, ia errekatik bertatik egin behar izan zuten korrika, atletek. Buruarekin baina gehiago, kemenarekin, ahal zuten ondoen amaitzen saiatu ziren Xeyeko kideak. Asier Fernandez haseran erori egin zen, eta gainera beste korrikalari batek zapaldu zuen, ondorioz zapatilako iltzeak sartu eta zauri txiki bat egin zioten, ezin izan zuen lasterketa amaitu. Besteak, honela helmugaratu ziren:


32. Aitor Madrazo
35. Agustin Ruiz
41. Patxi Mendizabal
67. Kamran Arif


Taldeka 9. postua.



Argazkia: Carlo De Cos Azcona

No hay comentarios: