Asteburuan gure taldeko lau mendi lasterkarik zita izan
zuten Asturiaseko Arenas de Cabraleseko herrian. Trail de los Pastoresen
bigarren edizioa ospatzen zen. Mendi lasterketen munduan famatuak dira Picos de
Europako mendietan ospatzen diren lasterketak. Bertako mendietako desnibelak
ikaragarriak direlako eta teknikoki ere zailak.
Larunbatean Ioritz Goenagaren txanda zen Subisomaseko
Bertikalean. Azkoitiarrak 2,8km-ko eta +1050m zituen ibilbidea zuen aurrean eta
tartean Cabralesen hain famatua den
Canal de Somas delakoa igo behar zuen. 47 minutuko borroka gogor baten ostean 10. postu bikaina
lortu zuen.


SEGI HORRELA ETA EUTSI GOGOR HURRENGO ZITEI!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario