martes, 3 de junio de 2014
Senior Mailako Gipuzkoako Txapelketa, aire librean
Denborak beherako doaz, eta taldea ematen ari den maila goraka. Bata bestearekin lotua dago, eta hori erakutsi ziguten zenbait taldekidek, joan den larunbatean Ordizian, senior mailako gipuzkoako txapelketetan. Hiru domina kolkoratu genituen, bi brontzezko eta zilarrezko bat. Azpimarratu, Jone Zabaletaren marka, atleta jubenil honek, 4:53-an gelditu zuen erlojua, 1500 metrotan, aurrena iritsi zena, ez zenez gipuzkoarra, txapelketan bigarren sailkatu zen Jone. Perdo Muñozek, bere kurrikuluma handitzen jarraitzen du, ez da aspertzen atleta beterano hau. Agustin Ruizek, bere marka pertsonala egin zuen 5000 metrotan, denboraldi ona osatzen ari da pistan. Jon Perez, beste atleta jubenil bat seniorrekin lehian, eta hala jaina, brontzezko domina bat kolkoratuz. Aitor Madrazo, ari da bere mailarik onenera itzultzen. Unai Romo, aurten atletismo mundura iritsiak, esperientziak biltzen jarraitzen du, eta aldi berean marka onak lortzen. Zorionak denei, eta eskerrik asko, taldeak aurrera jarraitzeko lanean diarduten denei.
Hauek dira emaitza guztiak:
1500 metro gizonezkoak:
3. postua - Jon Adrian Perez 4:17
4. postua - Aitor Madrazo 4:20
5. postua - Unai Romo 4:27
5000 metro gizonezkoak:
3. postua - Pedro Muñoz 16:15
4. postua - Agustin Ruiz 16:21
1500 metro emakumezkoak:
3. postua - Jone Zabaleta (Gipuzkoako txapelketan 2. postua) 4:53
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario