jueves, 11 de octubre de 2007

AZKOITIA-AZPEITIA XVII. MARATOI-ERDIA DIEGO GARCIAren OROIMENEZ


Aurten ere heldu zaigu gure herriko korrikalari ezagunak sortutako lasterketa. Beste behin ere elite, afizionatu eta popular mailako korrikalarien bilgune izango dena. Aurtengo edizioan, gainera gure lasterketan bertan Espainiako maratoi erdiko errekorra lortu zuen Rocio Rios atleta omenduko dugu.Rociok ezarritako marka hau hautsi gabe dago oraindik.
JOSEBA DIAZ
EMAITZA BIKAINA ALBACETEN

Beste behin bikain aritu zen Joseba Diaz Xeye.A.T ko lasterketari gaztea pasa den hilean ospatu zen espainiako kross txapelketan.Lasterketarako luze prestatu ondoren emaitzak lortu ditu eta euskal herriko lehenengo gaztea izan zen kadete mailan eta lasterketaren osotasunean 38.postua lortu zuen.Bigarren euskalduna Iñaki Sagarna izan zen, mintxetako korrikalaria, lasterketan 69.postuan heldu ondoren. Euskaldunen podioa Tolosa taldeko Iñigo Garmendia gazteak itxi zuen 109.postuan helduz.

No hay comentarios: