Ekainari hasiera emanez,
hilaren lehenengo larunbatean, ekainaren 6an, Durangora gerturatu ziren Xeye
taldekoak, egun garrantzitsua izan zen Euskadiko Jubenil eta Juniorren
txapelketa ospatu baitzen bertan.
Gure taldekideen partaidetza ez zen falta
izan, guztira lau taldekide izan genituen, hiru junior eta jubenil bat.
Larunbat goizean, 800
metroko proban lehiatu ziren taldeko bi neska, Jone Zabaleta eta Ainhoa Conde.
Jonek 2:25:32an bete zuen bere lana, gogor aritu ondoren, Euskadiko bigarren
postua lortu zuen; Ainhoak, 2:36:90ean burutu zuen lasterketa, bosgarren
postuan iritsiz.
Arratsaldean, taldeko bi
mutil izan genituen bertan, Jon Perez eta Martin Larrañaga. Jon Perez bikain
aritu zen beste behin ere, oraingoan 1.500 metrotan; Euskadiko txapeldun izatea
lortu zuen 4:07:76ko denborarekin. Martinek, aldiz, 5.000 metroko probari eutsi
zion, 18:05:16ko kronoarekin bigarren postua eskuratuz.
Taldeko gazteek txukun
bete zuten beraien larunbateko lana. Igandean, beteranoen txanda heldu zen,
Euskadiko txapelketa izan zen hauena ere. Pedro Muñoz aritu zen 5.000 metroko
proban, emaitza onak lortuz, 15:46:97ko marka eginez, podiumaren goikaldera
igotzea lortu zuen.
Zorionik beroenak guztiei
eta jarraitu lanean, harrigarria baita astero-astero erakusten duzuen maila eta
motibazioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario