Pasa den igandean Irunen izan ginen. Kross denboraldiaren hasiera, guztiak irrikitan egoten dira, egun hau noiz iritsiko zain.
Gure taldearen partetik, esan daiteke sekula baino korrikalari gehiago izan genituela lokatz artean. Ilusioa, gogoa, batzuren debuta, kezkak, urduritasuna... nabaria zen arpegietan. Gogor entrenatu ostean, beraien burua zein mailatan dagoen probatzeko lelengo abagunea zen Irungoa. Eta esan daiteke maila bikaina eman zutela oraingoan ere Xeyeko korrikalariek.
Lehendabizi gure kadete mutilak izan genituen, bi azpeitiar eta oso txukun amaitu zuten Jokin Uria eta Unai Otañok, 12. eta 13. postuan.
Ondoren, gure jubenil eta juniorren txanda izan zen. Jubenil mailan gure eguneko lehenengo podiuma zapaldu genuen, Jone Zabaletaren 3. postu bikainari esker. Yania Tena 11. sartu zen, Sara Arrieta 15. Leire Beristain 16. eta Leire Larrañaga 18.
Junior nesketan berriz, Ainoa Condek ere podiumeko 3. tokia eskuratu zuen lasterketa bikain bat egin ostean. Ceci Madridek eta Aiora Altunak debuta egin zuten kross batean eta 8 eta 9. postuan amaitzea lortu zuten. Oso ondo neskak!!
Jubenil mutiletan Eneko Garate izan genuen eta 13. postua lortu zuen. Juniorretan berriz, erakustaldia eman zuten gure atletek. Hasiera hasieratik aurrea artu eta bakar bakarrik iritsi zen helmugara Jon Perez. Bere atzetik lasterketa ona burutuz Aitor Madrazo helmugaratu zen. Unai Romo 4. Aritz Zubizarreta 5. Ikram Asghar 8. Josu Joaristi 10. eta Yurek Ibarguren 12. izan genituen, talde sendoa direla erakutsiz.
Emakumezko seniorretan ere beste arpegi berri bat izan genuen, Naiara Perez. Honek ere debuta zuen krossean eta 8. postua lortu zuen.
Eta amaitzeko, senior gizonezkoetan beste lasterketa bikain bat ikusi genuen. Eta nola ez, lasterketa guztietan bezala gure Pedro Muñozek bere kalitatea erakutsi zuen eta bigarrengo postu bikain bat lortu zuen. Azken metroak arte lasterketa lehiatzen ibili ostean. Zoragarria!! Ondoren beste arpegi berri bat, Aitor Sotil helmugaratu zen, krossean debuta eginez. 24. postuan helmugaratu zen. Eta berarekin lasterketa osoa batera egin zuen Egoitz Arruti handiak 26. postuan amaitu zuen. Hasi dela hiltzeak zorrozten!!
Talde giro bikainean pasa genuen goiza eta horrelako emaitzak ikusita pozik itzuli ginen guztiok etxera. Urrengoan ere han izango dira gure neska mutilak atletismoarekin disfrutatzen!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario