martes, 4 de marzo de 2014

Espainiako bakarkako txapelketak 13/14

Otsaileko azken astebukaeran, Mostolesen, gazteen mailako Espainiako txapelketak lehiatu ziren. Selekzioka parte hartu zuten bertan. Gure taldetik Jone Zabaleta eta Jon Perez izan ziren aukeratuak Euskadiko taldearekin lehiatzeko. Maila haundiko lasterketa honetan, lan txukuna egin zuten gure bi korrikalariek.

61. Jone Zabaleta / taldeka Eskadi 9.
87. Jon Perez / taldeka Euskadi 17.

Bestalde, Junior mailan eta senior mailan lehiatzeko, Joseba Diaz eta Pedro Muñoz daude aukeratuak. Meridan izango da lasterketa Martxoaren 16an. Zorterik onena bi atleta haundi hauei!!!


No hay comentarios: