martes, 10 de diciembre de 2013

Prentsaurrekoak Azpeitin

Aurreko astean, bi prentsaurreko interesgarri egin ziren Azpaitiko udaletxean atletismoaren inguruan.

Batetik, atletismoa sustatzeko udaletxeak eta ikastetxeek sinatu duten akordioa aurkeztu zen.

http://vimeo.com/81350592

Garrantzitsua izan daiteke akordio hau etorkizunera begira. Haurrek, istalazio eta material gehiago izan dezakete atletismoaren arlo ezberdinak ezagutu eta lantzeko.


Bestetik, Azpeitiko San Silbestre krossa aurkeztu zen.

http://vimeo.com/81350463

Aurten ere, Abenduak 31-an, lasterketa ugari lehiatuko dira Azpeitiko kaleetan zehar, denak gonbidatuak geratzen zarete parte hartzera. Edo besterik ez bada, ikusle bezala parte hartzaile ausartak animatzera!!!

No hay comentarios: